Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan dugu beste Ikastola batzuetako kideekin batera

Joan zen astean Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan genuen Arrasateko Ferixaleku gunean. Gure Ikastolako kideez gain, beste Ikastola batzuetatik etorritako irakasleak ere izan ziren bertan. Ebaluazioaren ikuspegitik, hemendik aurrera denon artean eraikitzen jarraituko dugun Ikastolon zoru komuna guztiok irudikatu eta partekatzeko aukera izan genuen bertan. Ebaluazio Sakontze Ikastolan 3. urtez martxan jarri dugun ikastaroa da. Formakuntzaren…

Read More

CERTICLOUD proiektua

Arizmendi, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua osatu dute. Helburua hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat garatzea izan da, blockchain teknologia erabiliz, benetakotasuna bermatzeko. Blockchain teknologia erabiltzeak aukera emango du sektore hau modu digitalean eraldatzeko…

Read More

Arimazubikoak Haur Hezkuntzako guneetan izan dira ipuinak kontatzen

Aurreko ostegun eta ostiralean, Arimazubiko LH5 eta 6ko ikasleak Arrasateko haur hezkuntzako guneetan izan ziren ipuinak kontatzen; Umezaintzan, Uribarrin eta Olarten hain zuzen ere. Arimazubin, BATUko ikasleak BIZI egunak izan zituzten pasa den astean eta egun horietan zehar haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide lantzen eta praktikatzen ibili ziren. Lanketa…

Read More

Tatta eta Mutiko musikariak Santa Teresan izan ziren

Santa Teresan BATU egitasmoko ikasleek, musika talde baten sorrera nolakoa den eta abesti baten ekoizpenean eman beharreko urratsak zeintzuk diren landu zituzten. Horrekin batera, Abestien letrak idazterakoan ideiak nondik datozen eta abesti bat grabatzerako orduan kontuan izan beharreko baliabide musikalak ikertzen aritu ziren.  Lanketa honen baitan, Tatta eta Mutiko musikarienbisita jaso zuten, elkarrizketa bat egiteko.…

Read More