GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren azokan izan gara
GOIAZ! Lanbide Heziketako 16.edizioa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak Arrasateko Kulturate eraikinean. Eskualdeko beste Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera, Arizmendi Ikastolakoak ere bertan egon gara, gure eskaintza ezagutzera ematen.
Arizmendi Ikastolan Lanbide Heziketako ziklo desberdinak eskaintzen ditugu, hala nola:
- Osasun Larrialdiak (erdi mailako zikloa)
- Erizaintzako zaintza osagarriak (erdi mailako zikloa)
- Mikroinformatika sistemak eta sareak (erdi mailako zikloa)
- Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza [GIKAI] (goi mailako zikloa)
- Oinarrizko Lanbide Heziketan: Sukaldaritza, Eraikuntzen mantenua eta Eskolatze Osagarriko Programa
Azokak, etorkizuneko ikasleengana, eta orokorrean herritarrengana gerturatzeko aukera eskaini digu.
Mila esker antolatzaileei eta gure eskaintza ezatutzera gerturatu zineten guztioi!
Datorren urtera arte!