Pedagogiaren Txokoa
Birziklanet eta Ikaskuntza-Zerbitzua Lanbide Heziketan
Gaizka Eraña (PRO egitasmoko profesionala eta Birziklanet proiektuaren arduraduna) Arizmendi Ikastolan, ikasleak beren ikaskuntza-prozesuaren protagonistak izatea nahi dugu, ikasitakoak ingurunean eragin erreal eta positiboa izan dezan. Horren adibide garbia da Lanbide Heziketakoen Birziklanet ekimena, gurean tradizio handia duen Ikaskuntza-Zerbitzu (I-Z) proiektua. Jarraian, egitasmo honen gako pedagogikoak aztertu ditugu Gaizka Erañarekin. 1. Zer da zehazki Ikaskuntza-Zerbitzu…
Read MoreBIZI egunak BATU egitasmoan
Jone Zabala (BATU egitasmoko profesionala) Gure hezkuntza-proiektuaren muinean, ikasleen garapen integrala eta munduaren aurreko jarrera aktiboa daude. Testuinguru horretan jaiotzen dira BIZI egunak, ikasgelako hormetatik harago ikaskuntza esanguratsu eta bizia sustatzeko diseinatutako esperientziak. Honako bi galdera hauetan laburbildu ditu Jone Zabalak ikaskuntza esperientzia honen gako nagusiak: Zer dira BIZI egunak? Ikasleei, aste eredutik ateratzen laguntzen…
Read MoreETHAZI eredua Lanbide Heziketan
Xabin Arriola Arkauz (PRO egitasmoko profesionala eta ETHAZI ereduaren arduraduna Ikastolan) Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan, Ikastolako Hezkuntza Marko Orokorrari eta Pertsona Ereduari erantzungo dion ikaskuntza eredu baten diseinuan murgilduta gaude. Gizartearen eta lan-merkatu aldakorraren erronkei erantzuteko asmoz, ETHAZI eredua txertatu dugu gure egitasmoan. Honako hiru galdera hauetan laburbildu ditu Xabin Arriolak eredu honen gako nagusiak: …
Read MoreOrientazioa IZEN egitasmoan
Leire San Vicente (Orientazio eta premia berezietako arduraduna) Zer da Orientazioa? Orientazio akademiko eta profesionala pertsona baten bizitza osoko prozesua da, erabakiak hartzen laguntzeko eta etorkizuneko bidea marrazteko balio duena. Ez da soilik ikasketa espezifiko bat aukeratzea; ikaslearen bizitza-proiektua eraikitzeko funtsezko tresna da. Autoezagutza, informazioaren azterketa eta gaitasunen garapena uztartzen dituen laguntza-sistema bat da. Nola…
Read MoreKLIK elkargunea GURA egitasmoan
Ikastolako dinamikan sartzeko edota ikastolaren dinamikatik ateratzeko trantsiziorako denbora da KLIK elkargunea. Lagundu egiten du ondoren etorriko diren jardueretan eraginkorragoa izaten. Era honetako esperientziak bizi ditugun KLIK elkarguneetan: ikaskuntza traba diezagukeen emoziorik bada hori identifikatzen eta kudeatzen ikastearena, ORAIN eta HEMEN kokatzearena, talde-izaera eta talde-kohesioa bizitzearena, munduko gertakariei buruzko gogoetak egitearena, eguna eta astea aurreikusten…
Read MoreGuraso elkarrizketak
Naroa Barga (BATU egitasmoko profesionala) Nola ulertzen ditugu guraso elkarrizketak BATUn? Guraso-elkarrizketa familia, ikasle eta ikastolaren arteko elkarlana bideratu eta sendotzeko espazioa da guretzat; bertan, ikaslearen ongizatea eta garapena erdigunean jartzen ditugu. Ikaslea osotasunean ezagutzeko aukera ematen digute, haren garapen emozionala, soziala eta akademikoa aintzat hartuz. Elkarrizketa-prozesuan, ikaslea subjektu aktibo gisa kokatzen da: bere ikas-prozesuaren…
Read MoreAne Otxandiano (ERDU egitasmoko profesionala eta psikomotrisizta)
Zer da psikomotrizitatea? Psikomotrizitate praktikak pertsonen garapen integrala sustatzen du, jolas espontaneotik norberaren identitatearen hazkuntza eta garapen prozesuak estimulatzeko baliabide pribilegiatua baita. Haurra izaki oso eta global bat bezala ulertzen du, hots, gorputza, emozioak eta pentsamendua elkarreraginean daudelako eraikitzen du bere burua. Izan ere, haur baten adimena, gorputza eta emozioak elkarreraginean daude eta elkarrekin batera…
Read MoreFamiliarizazioa
Amaia Idigoras Elkorobarrutia (ERDU egitasmoko profesionala) Zer da familiarizazioa? Familiarizazio garaia esaten zaio haurra lotura afektiboak familiakoekin bakarrik izatetik hezitzailearekin ere izatera pasatzen den denbora-epeari. Familia, hezitzaile eta haurrek batera burutzen duten prozesua da; guztientzako da egokitzapen prozesu bat. Poliki poliki elkarrekiko konfiantza eraikitzen joango da eta lehen aipatutako lotura segurua lortuko da. Haurrak bere…
Read More