KLIK elkargunea GURA egitasmoan
Ikastolako dinamikan sartzeko edota ikastolaren dinamikatik ateratzeko trantsiziorako denbora da KLIK elkargunea. Lagundu egiten du ondoren etorriko diren jardueretan eraginkorragoa izaten.
Era honetako esperientziak bizi ditugun KLIK elkarguneetan: ikaskuntza traba diezagukeen emoziorik bada hori identifikatzen eta kudeatzen ikastearena, ORAIN eta HEMEN kokatzearena, talde-izaera eta talde-kohesioa bizitzearena, munduko gertakariei buruzko gogoetak egitearena, eguna eta astea aurreikusten eta planifikatzen ikastearena…