BIZI egunak BATU egitasmoan
Jone Zabala (BATU egitasmoko profesionala)
Gure hezkuntza-proiektuaren muinean, ikasleen garapen integrala eta munduaren aurreko jarrera aktiboa daude. Testuinguru horretan jaiotzen dira BIZI egunak, ikasgelako hormetatik harago ikaskuntza esanguratsu eta bizia sustatzeko diseinatutako esperientziak. Honako bi galdera hauetan laburbildu ditu Jone Zabalak ikaskuntza esperientzia honen gako nagusiak:
Zer dira BIZI egunak?
Ikasleei, aste eredutik ateratzen laguntzen dien ikaskuntza esperientzia bat da. Beraien eguneroko antolaketatik irten eta mundu digitaletik ahalik eta gehien deskonektatuz, beste testuinguru batean aritzeko aukera ematen die.
Testuinguru horietan, Euskal Kultura eta Identitatean gehiago sakontzeko aukera dute eta beste erakunde batzuekin harremanetan edo elkarlanean aritzen dira, komunitateari ekarpenak eginez. Era berean, norbere ongizatea zaintzeko kontzientzia lantzen dute.
Zein da BIZI egunen helburua?
Gure helburua pertsona eredu jakin batean inpaktatzea da. Hori horrela, BIZI IEMarekin Ikastolen pertsona ereduaren bereizgarri eta ezaugarri hauetan inpaktatzea nahi dugu bereziki: ERALDATZAILEA Solidarioa, EUSKALDUNTASUNA Euskal identitatea eta kultura ezagutu eta bizi dituena eta BARNE SENDOTASUNA Bere ongizatea zaintzen duena.
Ikasturte bakoitzean, hiru BIZI biziko dituzte, maila bakoitzean gutxienez behin, hiru ezaugarrietako bat garatzeko aukera izango dute ikaskuntza esperientzia honetan.