Euspot 2026: Ikastolako hainbat ikasleren lanak  finalisten artean

Argitaratu dituzte EUSPOT lehiaketako finalisten izenak, eta hara non aurkitu ditugun Almeneko eta Gaztelupeko gure ikasleen izenak tartean.18 urtetiko gorakoen artean bi lan daude. Eta 18tik beherakoen artean, berriz, 8 lan izan dira finalisten zerrendarako aukeratu dituztenak.Datorren ekainaren 10ean izango da sari banaketa. Ikusiko dugu sariren bat gure ikasleendako ote den. Hala izan, edo ez,…

Read More

Eskoriatzako 28. Ferixarako dena prest daukagu!

Datorren zapatuan, ekainaren 6an, Eskoriatzako herriko plazak eta txokoek urteroko festa giro berezia hartuko dute. Aurten ere, ilusio handiz, Eskoriatzako 28. Ferixie antolatu dugu Arizmendi Ikastolatik, eta gure komunitateko kideak zein herritar guztiak gurekin batera ospatzera gonbidatu nahi ditugu. Eskualdeko eta kanpoko 80 bat postulari elkartuko ditugu goizeko 10:00etatik aurrera; plaza inguruan ibiltzen zaretenok baserriko…

Read More

Nola bizi dugu aitatasuna? Saio ireki eta aberasgarria ekainaren 11n Magala espazioan

Nola kokatzen gara aita bihurtzen garenean? Zein da gure lekua? Nola bizi dugu egoera berri hau? Amatasuna eta aitatasuna berdin bizitzen al dira? Zer dagokio nori? Gure Uribarri guneko Magala espazioan galdera hauen inguruan gogoeta egiteko eta esperientziak partekatzeko topagune berezia antolatu dugu. Ikasturte honetako azken saioa izango da hau. Aita izateak goitik behera aldatzen…

Read More

Ikastola lagunak taldearen ekintza soziala Arrasaten

Pasa den larunbatean Arrasaten egin zuten Ikastola Lagunak taldearen lehenengo ekintza soziala. Euskal Herriko askotariko txokoetatik etorritako ikastola-kideak elkartu ginen Arrasaten, dantzarien harrera momentua iritsi zenerako.Bizirik dagoen eta gizarteari bere ekarpena egiten jarraitzeko irrikaz dagoen komunitate baten isla izan zen larunbatean gertatu zena. Ikastoletan komunitateko kideen partaidetza oinarrizko ezaugarria dela kontuan hartuta, ideia horren inguruko…

Read More

Brasilgo bisita bat Arimazubin, esperientzia kooperatiboa ezagutzeko helburuz

Rio de Janeiro estatuko Maricá hiriko ordezkari batzuk etorri dira gurera. Bertan ekosistema kooperatibo bat garatzen ari dira eta gure Bailarako esperientzia kooperatiboa gertutik ezagutzera etorri dira. Arizmendi Ikastola ere bisitatu dute gure esperientzia eta jarduna hobeto ezagutzeko. Interes handia erakutsi dute eta gure funtzionamenduaz gain, hezkuntza ereduan emandako aurrerapausuak  azaldu dizkiegu. Plazer bat izan…

Read More

Laborategi Ikastolak: Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra lurreratzen

Ikastola batzuek Hezkuntza Marko Orokorra gure ikasgeletan lurreratzeko urrats esanguratsuak egin ditugu eta hauxe da gure buruari eman diogun izena: Laborategi Ikastolak. Marko teorikoaren atzean dagoen filosofia esperimentatzen, fintzen eta sare osoarekin partekatzen ari garen hezkuntza-laborategi biziak gara. Arizmendi Ikastola garen heinean, bete-betean murgilduta gaude pilatutako jakintza hori guztia Euskal Herriko Ikastolen sarearen zerbitzura jartzeko…

Read More

2526 Batxi 2-koen agur-bazkaria

Aste honetan bukatu dituzte azterketak batxi 2koek. Urtero, momentu hau iristen denean agur-bazkaria egin nahi izaten dugu ikasle eta irakasle taldekoek elkarrekin. Nahiz eta hurrengo asteetan oraindik USAP probak prestatzeko klaseetara edo ez-ohiko deialdiko azterketak prestatzekoetara etorri beharko diren, ulertzen dugu egun inportantea dela. Orainarte bizi izan duten etapa inportante baten bukaera delako eta beste…

Read More

Aurrematrikula zabalik da MONDRAGON Lanbide Heziketan

1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen duten zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak  (Arrasate),  Arizmendi Ikastolak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati),  Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) eta Politeknika Txorierrik (Derio) osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea. 30 titulazio ekaintzen ditugu guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan; industria, energia, osasuna, telekomunikazioa, finantza, marketina, informatika, kirola edo elikaduraren…

Read More

Ikastola Lagunak taldeak bere lehen ekintza soziala ospatuko du maiatzaren 23an Leintz Bailaran

Ikastola Lagunak Taldeak gure 1en Ekintza Soziala ospatzera goiaz maiatzaren 23an. Leintz Bailara aukeratu dugu gure topaketarako eta ekintza honek lagunduko duela gure mugimenduak duen helburua ezagutzera emateko itxaropentsu gaude. Ikastola Lagunak Taldea ikastoletako partaide izan garenok, ikasle, guraso, langile, eta herritarrok osatzen dugu eta Ikastola maite dugulako eta Euskal Herriko etorkizunerako duen garrantzian sinisten…

Read More

Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin: Magala espazioaren hurrengo hitzaldia

Uribarri guneko Magala espazioak hazkuntzari eta haurren osasunari lotutako formazio saio berri bat antolatu du. Oraingoan, guraso eta hezitzaileentzat ezinbestekoa den gai bat landuko da: “Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin”. Hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, 17:30ean, Magala espazioan bertan. Saioaren helburu nagusia da gurasoei tresnak eta konfiantza ematea etxean edo egunerokoan gerta daitezkeen ezustekoen aurrean…

Read More