Ikastola lagunak taldearen ekintza soziala Arrasaten
Pasa den larunbatean Arrasaten egin zuten Ikastola Lagunak taldearen lehenengo ekintza soziala. Euskal Herriko askotariko txokoetatik etorritako ikastola-kideak elkartu ginen Arrasaten, dantzarien harrera momentua iritsi zenerako.
Bizirik dagoen eta gizarteari bere ekarpena egiten jarraitzeko irrikaz dagoen komunitate baten isla izan zen larunbatean gertatu zena.
Ikastoletan komunitateko kideen partaidetza oinarrizko ezaugarria dela kontuan hartuta, ideia horren inguruko hausnarketak izan zituzten hizpide Unai Del Burgo eta Iñigo Iñurrategik.
Bertsolarien bukaerako agurra eta gero, mokadu baten bueltak agurtu genuen elkar.
Hemen irudiak:
