Ikastola Lagunak taldeak bere lehen ekintza soziala ospatuko du maiatzaren 23an Leintz Bailaran

Ikastola Lagunak Taldeak gure 1en Ekintza Soziala ospatzera goiaz maiatzaren 23an. Leintz Bailara aukeratu dugu gure topaketarako eta ekintza honek lagunduko duela gure mugimenduak duen helburua ezagutzera emateko itxaropentsu gaude.

Ikastola Lagunak Taldea ikastoletako partaide izan garenok, ikasle, guraso, langile, eta herritarrok osatzen dugu eta Ikastola maite dugulako eta Euskal Herriko etorkizunerako duen garrantzian sinisten dugulako bere parte izaten jarraitu eta bere izaera, ezaugarriak eta egitekoa balioan jarri eta ezagutzera eman nahi dugu.

Euskal Herriko hamabost herrietan martxan jarrita dago jada gure mugimendua eta maiatzaren 23koa izango da elkarrekin ospatuko dugun gure lehen ekintza. Xumea baina esanahikorra guretzat. Ehun lagun inguru elkartzea espero dugu.

Ikastolaren izaeran ardatza den ezaugarria – partaidetza komunitarioa- izango da gurekin egongo diren hiru adituek, Iñigo Iñurrategi, Unai del Burgo eta Itzea Urkizu, jorratuko duten gaia. Herriaren ekimenaz sortutako erakundeak -ikastolak- eta jaiotzetik gaur arte hezkuntza eta gizarte komunitateak kudeatu izan dituzten erakundeak nola egokitu dezaketen bere ezaugarri hau XXI. mendeak aurkezten dizkigun eskakizunetara aurreikustea da erronka. Elkarrizketa aberatsa sortaraziko duela gaiak espero dugu.

Hasierako eta bukaerako agurrak, nola ez, Ikastoletako ikasle, langile eta guraso-ohien eskuetan egongo dira.

Ikastola Lagunak Taldea