LEKEITIOko udalekuak 2025 (1.txanda)

6.eguna Gaur, gure udalekuetako azken aurreko eguna izan da, eta eguna ederra izan da hasieratik bukaerara! Goizean goiz esnatu eta indarrak hartzeko gosaria jan dugu. Ondoren, Lekeitioko Talaia aldera abiatu gara. Igoera pixka bat neketsua izan da, baina taldean igotzea beti da errazagoa, eta behin goian geundenean, ikuspegi zoragarria zegoen! Eguerdian, bazkari goxoa izan dugu: espagetiak eta patata tortilla. ÑAMMMM ! Denok…

Read More

BERAko udalekuak (1.txanda)

7.EGUNA Atsedenik gabeko aste baten ostean, kostata jaiki gara gaurkoan…izarak gainetik ezin kendu! Azken egunari ikutu berezia emate aldera, mozorratuta jetisi gara gosaltzera. Hau bai festa! azken dantza heldu da eta maletak hankaz gora dauzkagu, nagiak kendu eta txarangarekin gosaltzera, oraindik guztia ez baita amaitu. Gosaldu ostean, maletak eegin ditugu, hau bai lan nekeza! Beraz,…

Read More

VIANA 2025 1.TXANDA

2025/07/06 Egun on azken aldiz Vianatar familia! Maletak egiteko denbora eduki dugu, eta erropa jasotzen eta tolesten uste genuena baino trebeagoak garela ikusi dugu. Baina… maleta ekarri genuena baino beteago eramaten dugu, lagun berriak, esperientzia, sentsazio eta emozioak… Zelako aste polita! Taldeka bildu gara eta aurtengo udalekuetako kamiseten banaketa egin dugu. Kamisetak jantzi ditugu eta…

Read More

OTSAGI 2025 (1.Txanda)

Kaixo Otsagitar, Zelan zaude? Gu nostalgia puntu batekin gaude oraindik, egin ditugun ekintza guztiak gogoaraziz. Izugarria izan da Otsagin zuekin bizitako aste hau eta bizitako momentuekin gelditzea nahi dugu. Egunero esperientzia ezberdinak bizi izan dituzue eta une horiek gordetzeko behean dauzkazue egun bakoitzeko laburpen bideoaak. Agurtzeko, behean uzten dizkizuegu Otsagiko kantuaren REMIX-aren BIDEOKLIPA eta argazki…

Read More

Ikasturte amaiera hezkuntza Ez-formalean!

Ikasturtearen azken txanpan gauden honetan, HHko bosgarren eta azken tailerra aste honetan hasi dugu; Jose Arana eta Santa Teresa guneetan kirol jolasak egingo dira eta Umezaintza gunean patinajea egingo da. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoa izan dugu ere. Aipatu genuen moduan, oraingoan, robotika eta programazioarekin lotutako ekintzak gauzatu dira eta gainera, jarduera fisikoa sartu…

Read More

Hezkuntza Ez Formala!

Maiatzean, HHko bosgarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, kirol jolasetako bi tailer eta patinajeko bat izango ditugu ondorengo guneetan: Santa Teresa, Umezaintza eta Jose Arana. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoarekin gatoz aurten ere. Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkartuta egonaldiak prestatu ditugu. Hauek, LH1-DBH4 mailetako ikasleentzat izango dira.…

Read More

Udalekuak: ADI! Txanda batean plaza batzuk geratzen dira

Aurtengo ikasturtean udalekuen izen ematea ona izan dela iruditzen zaigu. Txanda gehienetan kopuru egokiak ditugu udalekuak aurrera eramateko, baina gutxi batzuetan nahiko eskas ibili gara. LH3ko Almen eta Santa Teresa guneko txandan kopuru txikia daukagu (uztailak 6-12), beraz norbaitek apuntatzeko intentzioa baldin badauka Hezkuntza Ez Formaleko arduradunekin harremanetan jarri dadila (gibarzabal@arizmendi.eus).  Bestalde, Arbizu DBH1, Arbizu…

Read More

Udalekuen izen-ematea zabalik

Aurtengo ikasturteko udalekuen izen ematea aste honetan zabalduko da, martxoaren 5ean, asteazkena. Beti bezala gure eskaintza anitza izango da: Gares, Bera, Viana, Lekeitio, Otsagi, Arbizu eta Ibiltaria. Arbizuko udalekuak izango dira aurtengo nobedadea DBH 1-2 mailentzako. Gure Batxi 2. mailako Monitore eskolako ikasleak asteburu honetan Allora joango dira egonaldi txiki bat egitera. Beraien formazioa osatzeko…

Read More

Hezkuntza ez-formaleko urte amaierako eta hasierako ekintzak

HHko bigarren tailerrak bukatzear daude, beraz, urtarrilean hirugarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, patinajea, kirol jolasak, abesbatza eta zunba izango ditugu gune ezberdinetan. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Aste honetan, monitore eskolako izen emateak itxiko ditugu eta urtero bezala zuen parte-hartzea ikaragarria izan da. Hauxe arrakasta! Hortaz, 4 talde (2 Almenen eta 2 Gaztelupen) sortuko…

Read More

BELAGUA 2024 – 2. TXANDA

Denboratxo bat pasa da Belaguako udalekuetatik bueltatu ginenetik. Errekuperatzeko denboratxo bat hartu dugu iada, aste zoragarria izan baita baina aldi berean lehertuta bukatu dugu denok. Emozio, bizipen eta esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu aste honetan, ekintza berezi eta ikasle/monitore asko ezagutzeko aukera eman digu eta oso ondo pasatu dugu orokorrean. Ekintzetan zentratuz, lehenengo egunean irteera…

Read More