Gares Udalekuak (2.Txanda)
Kaixo kaixoooooo!!!! Lekutxo hau erabiliko dugu 2025eko Gareseko 2.Txandako berriak emateko. Albisteak, argazkiak, bideoak… ikusi ahal izango dituzue zuen, seme-alaben ekintzak ikusiz.
1.EGUNA Uztailak 7
13:00 etan autobusa hartu, eta 20 minutuko atseden txiki bat egin eta gero, 15:30etan iritsi gara Garesera. Begiraleak ezagutzeko jolas bat egin ostean, taldeka jarri eta elkar ezagutzeko tartea hartu dugu. Gero logeletara joan gara: maletak desegin, erropak atera eta hurrengo ekintzarako prestatu gara.
Gero taldeen koloretako kamisetak egin ditugu, bihar ikusiko dugu zelako polit geratu diren!! Taldearen izena eta oihua ere sortu ditugu, gero gaubelan aurkezteko. Ondoren, askaria jan, jolastxo batzuk egin eta gure lehenengo afaria jan dugu. Saltxitxak, tomate eta arrautzarekin mmmm ze goxoaaa…
Eguna bukatzeko, taldeen aurkezpenerako azkeneko ensaioak egin eta gero, gaubela eduki dugu. Bertan talde bakoitzak bere burua aurkeztu du, kartel eta guzti. Gero Amets agertu da, gure protagonista. Kontatu digu bere birramonak gordetako altxorra aurkitzera etorri dela Garesera. Halako batean ordea Strokek, bere lagun xelebreak, denbora makinarekin arazo bat izan du eta euskal piraten garaira joan gara. Piratek altxorra aurkitzen lagunduko digutela hitzeman digute, baldin eta talde lanean eta euskaraz aritzen bagara biharko egunean. Biharko eguna abenturaz beterik egongo da!!!
2.Eguna Uztailak 8
Musikarekin esnatu eta energiaz beterik hasi dugu eguna. Gosaldu eta gero, txokoetan elkartu gara taldekideekin eta begiraleekin gaua nola joan den hitz egiteko. Gero, hasiera eman diogu eguneko lehen ekintzari. Herrira joan gara, Garesen zehar ezkutatuta zeuden 5 euskal piratak aurkitzera. Proba batzuk eta gero, piratek emandako pistarekin altxorraren maparen lehen zatia lortu ahal izan dugu!
Arroza eta haragi gisatua bazkaldu eta gero, barrakoietan ibili gara jolasean lasai lasai. Eta, gero, gaur eguraldiak hobera egin duenez… Pistinara joan ahal izan gara!! Gaur bai!!! Gozatu ederra hartu dugu pistinan. Taldeka uretara saltoak, erreleboak… Ederki pasatu dugu. Askaria eta gero, azken bainu bat hartu eta frontoira joan gara. Bertan ikumena eta dastamenarekin jolasean ibili gara, begiak tapatuta. Gauza batzuk goxoak eta leunak ziren, baina beste batzuk aldiz… Buaagghhh!!!
Jolas libre pixka bat eta gero, afaltzeko ordua heldu da. Tripa bete eta talde batzuk buru-belarri jarri dira gaubelarako prestatzen. Gaubelan, denetarik eskaini digute umeek: dantza, asmakizunak, mimika…
Ondoren gure istorioko protagonista den Amets agertu da, berriz ere Strokekin, bere lagun xelebrearekin. Aurreko eguneko piraten helburua bete dutenez, talde lanean ondo aritzea, gaur berriz denboran atzera egin dute. Baina denbora makinak arazo tekniko bat izan du eta nahi gabe 60 bat urte egin dute atzera. Euskara debekatuta zegoen garaira. Bertan Gareseko alkatea agertu da eta azaldu digu ezinezkoa dela kalean euskaraz hitz egitea. Guk eskatu diogu ea prest dagoen guri altxorra bilatzen, eta esan digu baietz, baina ez edozein preziotan. Biharko egunean, Gareseko kaleetatik zehar euskera hutsean ibili beharko dugu. Ikus dezatela zein den gure hizkuntza!!! Biharko eguna ere abenturaz beteta egongo dela ematen du… Ondolooooooooinnn!!!
3.Eguna Uztailak 9
Gaur ere oso umoretsu esnatu gara, musikarekin batera. Esnea eta kolakaua gaileta eta ogiarekin gosaldu eta gero, txokoetan elkartu gara gauaren inguruan gure taldekoei berri emateko. Gero goizeko ekintza egin dugu: bandera jolasa! Gares osotik zehar banderak gorde eta besteenak lapurtzeari ekin diogu, baina kontuz… buztana kentzen badigute kanpoan geratuko baikara!
Herritik zehar korrika ibili eta berotu ederra hartu ostean, bainutxo bat hartu dugu pistinan. Hori bai freskura!!
Tripa bete eta gero, arratsaldean, barrakoietan jolastu eta pistinara joan gara berriro. Pistina izan dugu gaur beroari aurka egiteko sendagai onena! Ondoren ur-jolas batzuk ere egin ditugu: trenean jarri eta baldea atzera pasa, esponjarekin erreleboak, bomba jolasa uretako globoekin…
Pixka bat freskatu duenean, bainujantzia aldatu eta frontoira joan gara, beste taldeko jolas batzuk egitera. Afal aurretik denbora libre pixkat eduki dugu, eta gero afaria MMMMMmmm… entsalada eta nuggetsak urdaiazpikoarekin.
Gaubelarako prestaketak bukatu eta gero, eguneko momentu politena heldu zaigu, gaubela bera. Bertan txikiek dantza bat eskaini digute, eta baita ezkontza bat ere. Bai, ondo entzun duzue, ezkontza bat Gareseko aretoan!!! Ondoren, ohi bezala Amets eta bere lagun Strok agertu dira. Eta esan digute lortu dutela altxorra lortzeko maparen bigarren zatia. Gaurkoan denboraren makinak funtzionatu du eta Ametsek bere birramonarekin elkartzea lortu du. Azkenean, bazen ordua!!!! Birramonak esan du altxorraren mapako azken zatia lortzeko bihar goizeko ekintzan oso adi egon beharko direla, beti ere euskaraz, talde-lanean eta elkar zainduz. Dena ondo badoa, bihar altxorra eskuratzea lortuko dugu!!! Gitarraren laguntzaz pare bat abesti abestu eta zzzzzzzz… Lotara. Gabooooooonnn!!!
Hemen gaurko bideoa:
4.Eguna Uztailak 10
Gaur ere musikarekin esnatu eta gosaltzera jeitsi gara, energiaz beteta. Egun beroa geneukan aurretik… Beti bezela txokoetan taldeka elkartu eta goizeko ekintzari ekin diogu. Atzo Ametsen birramonak eskatu bezala, herrira joan gara Gareseko leku esanguratsuenetan argazkiak ateratzera, taldeka. Buelta eta buelta ibili gara herritik zehar leku horiek aurkitu nahian. Eskerrak herritarrek ere pixka bat lagundu diguten, bestela… Ekintzako helburuak lortu eta gero, bainu bat hartu dugu pistinan, beroari aurre egiteko. Ederra freskura!
Bazkaldu eta gero, batzuk kuluxkatxo bat botatzen zuten bitartean, beste batzuk barrakoietan ibili gara: marrazkiak, futbolina, pingponga, pultserak… denetik egiten. Gero berriz ere krema ondo eman, eta pistinan murgildu gara. Askaria jaten hastera gindoazela, halako batean, Amets agertu da, eta oso berri onekin gainera. Birramonak eskatutakoa bete dugunez, falta zitzaigun altxorraren maparen azken zatia eman digu. Mapari begiratuta, pista guztiek zioten altxorra frontoi inguruan egon behar zela. Azkar azkar erropa aldatu eta frontoira hurbildu gara, altxorra aurkitzera. Eta hantxe zegoen, merendola eder bat guretzat prestatua! Gozokiak gustura jan ditugu, baina konturatu gara benetako altxorrik handiena elkarlana, euskara eta elkar zaintzea izan dela. Hori erakutsi digu Ametsek.
Denbora libre pixka bat eduki ostean, afaltzeko ordua iritsi da. Purea eta sanjakoboak, ñaaammmm!! Tripa bete eta gero, kanpoan pixka bat jolastu eta gero, gaubela eduki dugu. Udaleku guztian zehar itxaroten egon garen momentua: mozorro festa. Gaubela gelan sartu eta dennetik aurkitu dugu: atezaina, dj-a, VIP gunea, photocall… A ze festa eduki dugun. Egunarekin bukatzeko, Garesen azken gaua zenez, udalekuei itxiera emateko ekintza txiki bat egin dugu. Kandela eta guzti kanpora atera gara eta izarrei begira geundela egun hauetan pasatako momentuak gogoratu ditugu: herriko ekintzak, otorduak, gaubelak, dantzak, momentu onak, eta ez hain onak…Bukatzeko gitarrarekin goxo goxo pare bat abesti abestu eta oherako prestatu gara. Ondoloooooinnn!!!!
Ze egun politak pasa ditugun elkarrekin. Agur Gares!!!!
5.Eguna Uztailak 11
Gaur dena prestatu eta etxera joateko eguna izan da. Musikarekin esnatu eta gero, gosaldu eta zuzenean igo gara geletara, maletak prestatzera. Dena txukun-txukun utzi dugunean. Pistinara joan gara, azken bainua hartzera. Gaurkoan eguzkia ez dugu lagun izan, baina uraren freskura beti lagun!!
Gero zuzenean dutxatzera joan, gara, xaboiarekin ondo-ondo garbitu eta, bazkaltzera!! Azkeneko eguna denez bazkari goxo goxoa jarri digute: makarroiak tomatearekin, oilaskoa eta postrerako izozkia. MMMMmmm… Ostean kanpora atera, Gareseko kamisetarekin argazkiak atera eta autobusaren zain geratu gara kanpoan.
Egun polit hauetako ekintza, bainu, otordu eta barreak atzean geratu dira, bai. Baina ziur, oroitzapen politenak luzaroan geratuko direla gugan. Orain bai, hurrengorarte Gares!!!!