AKE
AKE-ko denboraldia aurrera doa!
Gure Arizmendi Kirol Elkarteko kirolariak denboraldi erdialdera hurbiltzen dabiltza eta indartsu eta gogoekin dihardute beraien txapelketak aurrera ateratzen. Gainera, poliki poliki gabonetara heltzen gaude eta bertan antolatzen diren txapelketak ere itxura hartzen ari dira, aurki aurkeztuko dugularik gure kasuan antolatzen dugun gabonetako futbol txapelketa. Asteburu berezia izan da batzuentzat futbolaren gaian, izan ere, Emakumezkoen Euskal…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko lehiaketak martxan
Arizmendi Kirol Elkarteak denboraldi berriari hasiera eman dio ilusioz eta gogoz beterik. Gure kirolariak dagoeneko parte hartzen hasi dira diziplina desberdinetan, klubaren izena harrotasunez defendatuz. Lehen jardunaldietatik bertatik, talde giro bikaina eta hazteko gogo handia nabaritzen dira kirol modalitate guztietan. Aipatzekoa aurten kudeatzen diren 4 modalitate ezberdinen artean 350 jokalari/entrenatzaile baino gehiago ditugula. Harro egoteko…
Read MoreHezkuntza Ez Formala topera martxan!
Kaixo berriro lagunak! Ikasturte hasierarekin batera, guk ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Irailean zehar izen-emateak egin ziren eta pasa den astean ekintzei hasiera eman genien. Hala ere, Arizmendi Ikastolako webgunean aurkituko duzue gure eskaintza osoaren katalogoa, beraz, ekintzaren batera izena eman nahi izanez gero jarri Hezkuntza Ez-Formaleko arduradunekin harremanetan! Aurtengo ikasturtean, hurrengo ekintzak…
Read MoreDebagoiena Bailarak mailaz igotzea lortu du!
Joan zen astean bukatu zuen denboraldia Debagoiena Bailarak, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko neskez osatuta dagoen taldeak. Urte bikaina izan dela esan genezake, izan ere, lehen itzulian igoera faserako sailkatu ziren partidu asko irabazi ostean. Bigarren fasean (igoera fasean), lehenengo postua lortu zuten, Orioko Intxaurdi, Goierri Gorri eta Martutene taldeak mendean hartuz eta Ohorezko Erregional…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko Azken Jardunaldiak
Maiatzean sartu gara eta horrekin batera, Arizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak bukatzear daude. Denboraldiko azken txanpan gaudela esan genezake, eta hori gure taldeen egutegietan ikus daiteke, izan ere, jardunaldi gutxi geratzen zaizkie denei txapelketak bukatzeko. Futbolaren kasuan, Senior mailako neskek igoera esku-eskura daukate, jardunaldi baten falta, igoera faseko lehen postuan daudelarik. Azken jardunaldia Goierri Gorriren aurka…
Read MoreAKE: asteburuko emaitzak eta sailkapenak
Asteburuak aurrera doaz eta gure taldeek gogor jarraitzen dute bigarren faseetan murgilduta. Geroz eta erronka potoloagoak dituzte aurretik, baina maila ederra erakusten ari dira gure kirolariak. Futbol arloan, hauek dira gure taldeen gaur egungo sailkapenak. Senior maila (Debagoiena Bailara); Kadeteak; Infantilak; Boleibolaren kasuan hauek dira gure taldeen sailkapenak; Senior Mutilak; Jubenil Neskak; Kadete Neskak; Infantil…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak aurrera doaz!
Iada otsailean murgilduta gaude eta denboraldiaren erdian kokatzen gara. Partidu eta jardunaldiak aurrera doazen heinean, batzuk ligaxkak amaitu eta bigarren fase batera salto egiten dute. Futbolaren aldetik, Senior mailan igoera fasea jokatzeko sailkatu dira, nahiz eta azken emaitza ez den positiboa izan. Txalotzekoa egiten ari diren denboraldia. Kadeteak kopako ligaxkan murgildurik daude, eta 4. postuan…
Read MoreGabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa
Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako Emakumezkoen futbol txapelketa egin genuen Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Abenduaren 29an alebin, infantil eta benjamin txapelketak egin ziren. Aloña Mendi, Bergara, Uda Arizmendi, Mondra, Real Sociedad eta Goierri Gorri izan ziren jokatu zuten taldeak. Hemen sailkapena: Abenduaren 30ean, berriz, kadete mailako triangularra ospatu zen Debagoieneko konbinatua,…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko jokalariak Reale Arenan
Arizmendi Kirol Elkarteko futboleko saileko jokalari eta gurasoak Azaroak 17an Reale Arenan ospatutako emakumezkoen derbian egon ziren ikusle bezala. Errealak 1-0 irabazi zuen partiduan. Aipatu bezala, igande honetan emakumezkoen txapelketako euskal derbia (Real Sociedad – Athletic) jokatu zen Reale Arenan arratsaldeko 18:00tan. Hori horrela, Errealak deialdia konbokatu zuen Gipuzkoako talde guztiei sarrerak oparituz, eta gure…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko txapelketa guztiak martxan daude!
Arizmendi Kirol Elkarteak 4 kirol ezberdinetako taldeak kudeatzen ditu, hala nola, futbola, boleibola, igeriketa eta Eskupilota. Orain arte, futboleko taldeak soilik egon dira lehiaketetan barneratuta. Asteburu honetatik aurrera boleiboleko eta eskupilotako talde ezberdinek ere ekingo diote lehiaketei, Ibarrako kiroldegian eta eskoriatzako frontoian jokatuko dituztelarik norgehiagokak. Aste hontan futbolari dagokionez emaitza hauek izan ditugu; Senior Debagoiena…
Read More