Arizmendi Kirol Elkarteko lehiaketak martxan

Arizmendi Kirol Elkarteak denboraldi berriari hasiera eman dio ilusioz eta gogoz beterik. Gure kirolariak dagoeneko parte hartzen hasi dira diziplina desberdinetan, klubaren izena harrotasunez defendatuz. Lehen jardunaldietatik bertatik, talde giro bikaina eta hazteko gogo handia nabaritzen dira kirol modalitate guztietan.

Aipatzekoa aurten kudeatzen diren 4 modalitate ezberdinen artean 350 jokalari/entrenatzaile baino gehiago ditugula. Harro egoteko kopurua!

Taldeei dagokionez, aurreko urtean baino talde gehiago ditugu;

  • Futbolean; 9 talde
  • Boleibolean; 10 talde
  • Igeriketan; 3 talde
  • Pelotan; 2 talde

Gogoratu gure futbol taldeek Ibarra futbol zelaian (Aretxabaletan), boleibol taldeek Aretxabaletako Kiroldegian eta pilotariek Eskoriatzako Manuel Muñoz frontoian jokatzen dituztela partidak. Beraz, guztioi gonbidatzen zaituztegu asteburuetan gure partidetara hurbildu eta taldeak animatzera!

Hemen gure futboleko senior taldeen argazkiak:

SENIOR A TALDEA (Azpeitin jokatutako partidan)

SENIOR B TALDEA (Seguran jokatutako partidan)