Arizmendi Kirol Elkarteko Bolei Eskola Topaketa egin dugu

2026ko Urtarrilaren 25ean Arizmendi Kirol Elkarteak Angiozarreko bolei taldearekin batera urteko lehen bolei eskola topaketa antolatu genuen.

Arizmendi Kirol Elkartean urteak daramatzagu boleibola lantzen bailarako gaztetxoekin, adin tarte zabala hartzen duelarik. Infantiletatik aurrera Gipuzkoako txapelketetan egoten dira murgilduta, eta horregatik, adin eskolarrean dauden gaztetxoekin topaketa batzuk izaten ditugu urtean. Gauzak horrela, Angiozarreko Bolei eskolako taldea gurekin harremanetan jarri zen eta urtarrilaren 25ean Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian topaketa bat antolatu genuen Arrasateko, Aretxabaletako eta Angiozarreko Bolei eskolen artean.

Topaketa igande goizean izan zen Ibarrako kiroldegiko kantxan, eta guztira 30 ikasle hurbildu ziren, partidu eta joko/jolas ezberdinak probatzeko aukerak izan zituztelarik. Boleibolaz gozatzeko eta gehiago ezagutzeko goiz polita pasa zuten gazteek, baita bertaratu ziren guraso eta ikusleak ere.

Esan bezala, bolei eskolako lehen topaketa izan zen igandekoa eta aurrerago topaketa gehiago egitea aurreikusten dugu.

Ondoren topaketako argazki batzuk:

WhatsApp Image 2026-01-27 at 08.47.17 (3)