Zaldibar
Bideo berria PRO egitasmoan: Gure ikasle ohiak, lan-munduan bide propioa urratzen
Gazteak bizitzarako zein lan-mundurako prestatzea eta euren etorkizun profesionala eraikitzeko tresnak ematea da Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren zutabe nagusia. Eredu honen balioa eta lortutako emaitzak agerian uzteko, ikus-entzunezko bideo berri bat argitaratu dugu: “Ikasle ohiak lan-munduan”. Bideo honetan, gaur egun lan-munduan murgilduta dauden zazpi ikasle ohiren testigantza erreal eta gertukoak bildu ditugu: Harrison, Alba, Beñat,…
Read MoreGure Lanbide Heziketan prestatutako talentua bertako kooperatibetan errotzen da
MONDRAGON Lanbide Heziketa osatzen dugun Lanbide Heziketako ikastetxeetan (tartean Arizmendi Ikastola) trebatutako ikasleek lotura estua eta zuzena dute eskualdeko enpresa eta kooperatibekin. Elkarlan honi esker, gure gela eta tailerretan garatutako talentua bertan geratzen da, inguruko ehun sozioekonomikoa indartuz eta gazteei kalitatezko lan-aukerak eskainiz. Lanbide Heziketaren eta kooperatiben arteko sinergia ezinbesteko zutabea da gure eskualdean. TUlankidek…
Read MoreLanbide Heziketan aurrematrikulatzeko azken egunak: Aurkitu zure bidea Arizmendi Ikastolan!
Gogoratu maiatzaren 22an, ostirala, amaituko dela Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurrematrikula epea. Arizmendi Ikastolan ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea dugu helburu, eta horretarako, lan-merkatuaren beharretara egokitutako maila desberdinetako eskaintza zabala eta berritasun indartsuak ditugu aukeran, Arrasateko Ferixaleku zein Zaldibar guneetan: Berritasun garrantzitsuak aurten! Ikasturte honetan, gainera, gure eskaintza gehiago indartu dugu lan-merkatuaren eskaera berriei…
Read MoreAurrematrikula zabalik da MONDRAGON Lanbide Heziketan
1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen duten zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (Arrasate), Arizmendi Ikastolak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati), Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) eta Politeknika Txorierrik (Derio) osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea. 30 titulazio ekaintzen ditugu guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan; industria, energia, osasuna, telekomunikazioa, finantza, marketina, informatika, kirola edo elikaduraren…
Read MoreZabalik da Lanbide Heziketan aurrematrikula egiteko epea
Atzo, maiatzak 4, hasi zen Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko epea, eta datorren maiatzaren 22ra arte luzatuko da. Aurten gure eskaintza indartu dugu lan-merkatuaren beharrei erantzuteko. Hona hemen zerrenda osoa: Goi Mailako Zikloa: Erdi Mailako Zikloak: Hasierako Lanbide Heziketa: Berritasun garrantzitsuak aurten! Eskaintza bi aukera berri hauekin osatu dugu: Idazkaritzako ordutegia Aurrematrikula epean zehar (maiatzaren…
Read MoreFronte Polisarioko ordezkari berria Ikastolara dator Lanbide Heziketakoen Birziklanet proiektua ezagutzera
Saharar herriarentzat oihartzun handiko proiektua izaten ari da Birziklanet: honi esker, informatika Lehen Hezkuntzan sartzea eta irakasleen formazioa abian jartzea lortu da. Bihar, apirilak 29, Fronte Polisarioko ordezkari berriak Ferixaleku gunea bisitatuko du. Bisita honen helburu nagusia Birziklanet proiektua gertutik ezagutzea eta saharar errefuxiatuen kanpamentuetan hezkuntza digitala sustatzeko ematen ari den laguntza aztertzea da. Birziklanet…
Read MoreInformatikaren alorrean ibilbide osoa egiteko aukera gure Lanbide Heziketan
Teknologiaren munduan murgildu nahi duzu? Arizmendi Ikastolan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP), informatikaren alorrean profesional bihurtzeko ibilbide osoa eta jarraitua eskaintzen dugu. Hasieratik amaierara, talentua garatzeko bidea prest dugu, ikasleak urratsez urrats espezializatu daitezen. Gure hezkuntza-eskaintzak Lanbide Heziketaren oinarritik hasi eta maila goreneraino iristeko aukera ematen du: Gure ibilbidearen indargune nagusietako bat ikasleak lanerako…
Read MoreZatoz Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Ate Irekietara!
Datorren apirilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak Ate Irekiak egingo ditu Ferixalekuan (Arrasate). Aukera paregabea izango da gure instalazioak ezagutzeko, irakasleekin hitz egiteko eta gure lan-metodologia gertutik ikusteko. Ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea da gure helburua, eta horretarako, maila desberdinetako zikloak eskaintzen ditugu Lanbide Heziketan: Berritasun garrantzitsuak aurten! Aurten, gainera, gure eskaintza indartu…
Read MoreEskaintza berrituarekin eta “Birziklanet” ekimenarekin parte hartu dugu Lanbide Heziketaren GOIAZ! azokan
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatuta, Arrasateko Kulturate eraikinak GOIAZ! Lanbide Heziketako azokaren 18. edizioa hartu du aste honetan. Eskualdeko beste ikastetxeekin batera, Arizmendi Ikastola bertan izan da, etorkizuneko ikasleei eta herritarrei gure hezkuntza-proiektua eta datorren ikasturterako prestatu dugun eskaintza zabala aurkezten. Azoka hau leiho paregabea da ikasleentzat; izan ere, euren ibilbide profesionala erabakitzeko garaian, informazio…
Read MoreIkastolatik Korrikara goaz!
Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…
Read More