Bideo berria PRO egitasmoan: Gure ikasle ohiak, lan-munduan bide propioa urratzen
Gazteak bizitzarako zein lan-mundurako prestatzea eta euren etorkizun profesionala eraikitzeko tresnak ematea da Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren zutabe nagusia. Eredu honen balioa eta lortutako emaitzak agerian uzteko, ikus-entzunezko bideo berri bat argitaratu dugu: “Ikasle ohiak lan-munduan”.
Bideo honetan, gaur egun lan-munduan murgilduta dauden zazpi ikasle ohiren testigantza erreal eta gertukoak bildu ditugu: Harrison, Alba, Beñat, Josune, Maialen, Iker eta Aimar. Profil ezberdinak dira, baina guztiek daukate oinarri bera: Arizmendi Ikastolan jasotako konfiantza, gertutasuna eta kalitatezko formakuntza.
Hainbat ibilbide, oinarri pedagogiko bera
Gure PRO egitasmoaren ezaugarri nagusia oinarri pedagogiko berarekin eskaintzen dugun ziklo-eskaintza zabala da:
- Informatika
- Osasun Larrialdiak
- Erizaintza zaintza laguntzaileak
- GIKAI (Kirola)
- Sukaldaritza
- Eraikuntzen Mantenua
Lan-merkatuaren beharretara egokitutako formakuntza honen bidez, Lanbide Heziketak gazteei eskaintzen dizkien aukera errealak eta kalitatezko enplegurako sarbidea aldarrikatu nahi ditugu, Debagoieneko gizarte eta ekonomia ehunari balio handiko profesionalak emanez.
Harro gaude gure gazteek egiten duten bideaz!
Ikusi bideoa hemen: