Guneak
Garagunekoekin sentsibilisazio saioa egin dute Arimazubin
Pasa den ostegunean, bisita berezi bat izan genuen Arimazubiko lehenengo mailako ikasleok. Izan ere, Garagunetik Elena, Alicia, Ekhi, Maria, Bernardet eta Floren etorri ziren gurera ekintza ezberdinak egitera. Hasieran Garaguneko zentroan zer egiten duten kontatu zuten eta bakoitzaren zaletasunak partekatu zituzten. Ondoren, bingoan jolastu eta horma-irudi ezberdinak egin genituen. Bukatzeko elkarrekin dantza egin genuen. Primeran…
Read MoreUmezaintzako 5 urteko haurrak Katuak eta Larrialdiak proiektuetan murgilduta
Bigarren hiruhilabete honetan Katuak eta Larrialdiak proiektuak aurrera eraman dituzte Umezaintzako 5 urteko gelako haurrek. Etxetik ekarritako informazioa, bertan egindako marrazkiak, argazkiak eta beste hainbat baliabide erabiliz, buru belarri aritu dira azken asteetan. Proiektuei amaiera emateko, Katuak proiektua landu duten ikasleek Traskilonen egon ziren Umezaintzako ama den Ainara Jorgeren azalpenak entzuten. Eta Larrialdiak proiektua landu…
Read MoreNaturan Hezten proiektuaren baitan eremu berrien bila ibili da Umezaintzako irakasle taldea
“Naturan Hezten” proiektua garatzen jarraitzen dugu gure ikastolan. Pasa den astean Umezaintzako irakasle talde batek motxilak hartu eta Ekoguneko Iratiren laguntzarekin, proiektuarekin aurrera egiteko eremu berrien bila ibili ziren Arrasatetik zehar. Pare bat leku interesgarri aurkitu zituzten, eta espazio hori aztertzen aritu ziren zirrikitu guztiak miatuz. Aurrera eraman ahal izango diren erronkak eta ekintzak identifikatu…
Read MoreGaztelupe eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament-en!
Aste-bukaera honetan Donostian izan gara ostiraletik igandera (Almeneko 4 ikasle eta Gaztelupeko 10 ikasle) EYP ekimenean parte hartzen. Gazteen Europako Parlamentua (European Youth Parliament – EYP) Europako gazteen beharrei aurre egiteko eta helburu hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta apartidista da. EYPk gazteek pentsamendu kritiko eta independentea izan dezaten bultzatzen du eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren…
Read MorePorrotxinen bisita izan dute Basabeazpin
Korrikarekin batera Porrotxin etorri da Basabeazpira. Abestiak eta dantzak ez dira falta izan! Ezta txantxak eta txisteak ere. Arratsalde goxoa pasa dugu Basabeazpin. Gainera, gu ere sudur gorri bihurtu gara, izan ere, Porrotxinek, denontzako sudurrak ekarri ditu. Saioa amaitzean argazkiak ateratzeko tartetxo bat ere izan dugu ume eta familiek. Mila mila esker Porrotxin, ilargiraino eta…
Read MoreGaztelupeko DBH4. mailako ikasleek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute
Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek memoria historikoa lantzeko saioak izan dituzte aste honetan zehar. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlari baten eskutik, ikasleak ikerketa baten arduradun bihurtu dira: Gerra Zibilean fusilatutako Juanaren ama Teresa eta bere osaba Jose Mari errepresaliatuaren gorpuak topatzea. Ikerketaren amaieran bi errepresaliatuak aurkitzeko txostena osatzeko gai izan dira. Aurkeztutako ikerketa lanetik abiatuta eta genero…
Read MoreOihalgintza tailerrean parte hartu du Gaztelupeko dibertsifikazio taldeak
Donostiako Mazedonia Desing Estudioko Ainhoa Garmendia eta Gorka Sanchezek “Ehungintza lantegia oihal berrerabiliekin” tailerra egin dute DBHko Dibertsiko ikasleekin. Hiru orduko tailerrak alde teorikoa batetik, eta praktikoa, bestetik izan ditu: ehuntza tradizionalaren teknika ezagut, eta gertuan zein munduan zehar ehunak nola egiten diren ikasi dute lehenik ikasleek. Teoriaz apur bat jabetu ondoren, etxetik ekarritako kamisetak…
Read MoreLanbide heziketako mikroinformatikako ikasleek tailer bat eskeini diete Almenekoei
Ferixalekuko mikroinformatika zikloko 1.mailako ikasleak Almen gunean izan dira, bertako ikasleei tailer bat eskaintzen. Elkarlanean lan eginez, Almeneko ikasleek informatikaren inguruko gauza berriak ikasteko aukera izan dute, Lanbide Heziketakoek ikasturtean zehar ikasi dutena praktikan jartzen zuten bitartean. Esperientzia polita izan da!
Read MoreOsasun Larrialdietako ikasleek simulakroa egin dute Monterronen
Osasun Larrialdietako erdi mailako zikloko 1. eta 2. mailako ikasleak Monterron parkean izan dira. Bi mailek batera egin dute lan biktima anitzen simulakroan, eta lan txukuna egin dute denen artean.
Read MoreBasabeazpikoak emakumearen nazioarteko eguna prestatzen
Emakumearen nazioarteko eguna izango da ostiralean, eta ekintza desberdinak antolatzen hasiak gara Basabeazpin. Konplize ditugu eta… Maite ditugu denak… Amak, arrebak, izebak, amandriak, ahizpak… Ane, Bella, Isabel, Maite, Jasone…
Read More