Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute

Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute

Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek memoria historikoa lantzeko saioak izan dituzte aste honetan zehar. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlari baten eskutik, ikasleak ikerketa baten arduradun bihurtu dira: Gerra Zibilean fusilatutako Juanaren ama Teresa eta bere osaba Jose Mari errepresaliatuaren gorpuak topatzea. Ikerketaren amaieran  bi errepresaliatuak aurkitzeko txostena osatzeko gai izan dira.

Aurkeztutako ikerketa lanetik abiatuta eta genero berdintasunetik sustatutako talde lanean arituz, giza duintasuna, Gerra Zibilean zehar errepresaliatutako emakumeen egoera, eraso homofoboak eta giza eskubideen urraketak landu dituzte, beti ere, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez eguneroko gatazkei irtenbideak bilatzeko.  Horretarako, zenbait dokumentu, garaiko egunkarietako irudiak, gaur egungo lekukotasunak eta bideoak baliatuz, ariketak burutu dituzte, baita emakume errepresaliatuak elkarrizketatzeko galdetegia sortu eta datu-baserako fitxa egin ere. Jarraian argazkiak:

Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute