Porrotxinen bisita izan dute Basabeazpin

Korrikarekin batera Porrotxin etorri da Basabeazpira. Abestiak eta dantzak ez dira falta izan! Ezta txantxak eta txisteak ere. Arratsalde goxoa pasa dugu Basabeazpin. Gainera, gu ere sudur gorri bihurtu gara, izan ere, Porrotxinek, denontzako sudurrak ekarri ditu.

Saioa amaitzean argazkiak ateratzeko tartetxo bat ere izan dugu ume eta familiek. 

Mila mila esker Porrotxin, ilargiraino eta bueltan maite zaitugu!