Lehen gizakien proiektua landu dute Arimazubin

Bigarren hiruhilabete honetan Lehen Gizakien proiektua aurrera eraman dugu Arimazubiko lehenengo mailakook. Ikasleek etxetik ekarritako informazioa, materiala, tresnak, marrazkiak, argazkiak eta beste hainbat baliabide aztertuz, lehen gizakia eta bere bizimodua ezagutu ditugu. Barneratutako guztia etxekoei kontatzeko, “story cube” batzuk eraiki ditugu, eta hauek milaka ipuin dibertigarri asmatzeko aukera eman digute. Oraingoan ere, pila bat ikasteaz…

Read More

Bafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dute Arimazubin

Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”.  Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab.  Gure ikasleei begira,…

Read More

Gurasoei zuzendutako elikadura osasuntsuaren inguruko tailerra egin dute Santa Teresakoek

Pasa den otsailaren 22an, familientzako antolatzen ditugun hezkuntza ez formaleko saioekin jarraiki, Elikadura osasuntsuaren inguruko saioa izan genuen.  Tailer hauen helburua guneko hezkuntza komunitatea sendotzea eta familien arteko ezagutza eta harremanak bultzatzea da.  Saio hauetan, familiak izaten dira protagonistak eta bakoitzak gai baten inguruan besteei erakusteko duena aprobetxatuz antolatzen dira tailerrak. Animatu hurrengo saioetan parte…

Read More

Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu dira First Lego League txapelketan

Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu gara First Lego Leaguen 2 sari lortuz

Larunbatean, martxoak 2, 300 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Iturripeko Mondragon Unibertsitateko pabiloietan. Bertan, Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu ginen, Almeneko bi talde eta Gaztelupeko beste bi. Taldeko bakoitzeko ikasleek roboten misioak egiten eta afizioak teknologia bitartez partekatzeko garatu zituzten berrikuntza proiektuak aurkezten ibili ziren.  Ikasleentzat esperientzia polita izan…

Read More

Erik Berganza (Abereh) musikariak Almeneko DBH 3koei kontzertua eskeini die

“Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan, Erik Berganza (Abereh) izan genuen gure artean. Euskal musikari honekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan zuten DBH3ko ikasleek; Erikek zuzenean zenbait kanta jotzeaz gain, bere sortze prozesuaz eta bere ibilbide profesionalaren inguruan hitz egin zien hauei. Eskerrik asko, Erik! Gustura egon ginen!

Read More

Potx eta Lotxen programan hartu dute parte Almeneko GURAko 30 ikaslek

Eitb-ko Potx eta Lotx pailazoak protagonista dituen haurrentzako programa umoretsuan hartu dute parte Almeneko GURAko 30 neska-mutilek. Bertan, Izaskun erreportari saltseroa eta Xabi Sound DJ izarrak puxtarriak lortzeko erronkak jarri dizkiete. Hasierako urduritasuna  gozamen bihurtuz joan da goizean zehar. Ederto pasatu dute!

Read More