Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu dira First Lego League txapelketan
Larunbatean, martxoak 2, 300 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Iturripeko Mondragon Unibertsitateko pabiloietan. Bertan, Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu ginen, Almeneko bi talde eta Gaztelupeko beste bi. Taldeko bakoitzeko ikasleek roboten misioak egiten eta afizioak teknologia bitartez partekatzeko garatu zituzten berrikuntza proiektuak aurkezten ibili ziren.
Ikasleentzat esperientzia polita izan zen, eta gainera 2 taldek saria eraman zuten etxera:
-Mondragon Korporazioa 1. saria Robotaren Diseinuarentzat: ARIZMENDI IKERLAN 1
-Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saila 2. saria First Balioentzat: ARIZMENDI IKERLAN 4
Zorionak sarituei, eta baita parte-hartzaile guztioi ere! Eta, nola ez, hauekin lanean aritu diren irakasleei, eta Ikerlaneko profesionalei! Lan, elkarlan eta borondate askoren emaitza izaten baitira horrelako sariak.
Hemen TU Lankiden argitaratutako albistea.
Jarraian argazkiak: