Gurasoei zuzendutako elikadura osasuntsuaren inguruko tailerra egin dute Santa Teresakoek
Pasa den otsailaren 22an, familientzako antolatzen ditugun hezkuntza ez formaleko saioekin jarraiki, Elikadura osasuntsuaren inguruko saioa izan genuen.
Tailer hauen helburua guneko hezkuntza komunitatea sendotzea eta familien arteko ezagutza eta harremanak bultzatzea da. Saio hauetan, familiak izaten dira protagonistak eta bakoitzak gai baten inguruan besteei erakusteko duena aprobetxatuz antolatzen dira tailerrak.
Animatu hurrengo saioetan parte hartzera!