
Erik Berganza (Abereh) musikariak Almeneko DBH 3koei kontzertua eskeini die
“Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan, Erik Berganza (Abereh) izan genuen gure artean. Euskal musikari honekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan zuten DBH3ko ikasleek; Erikek zuzenean zenbait kanta jotzeaz gain, bere sortze prozesuaz eta bere ibilbide profesionalaren inguruan hitz egin zien hauei.
Eskerrik asko, Erik! Gustura egon ginen!