Oihalgintza tailerrean parte hartu du Gaztelupeko dibertsifikazio taldeak
Donostiako Mazedonia Desing Estudioko Ainhoa Garmendia eta Gorka Sanchezek “Ehungintza lantegia oihal berrerabiliekin” tailerra egin dute DBHko Dibertsiko ikasleekin. Hiru orduko tailerrak alde teorikoa batetik, eta praktikoa, bestetik izan ditu: ehuntza tradizionalaren teknika ezagut, eta gertuan zein munduan zehar ehunak nola egiten diren ikasi dute lehenik ikasleek. Teoriaz apur bat jabetu ondoren, etxetik ekarritako kamisetak hari berri bihurtu eta eskuzko ehungailuekin beste oihal berri batzuk landu dituzte. Eta amaierako lan moduan, bakoitzak egindako oihalak elkar josi dituzte.
Ikasleek gaiaren inguruan kontzientziatzeaz gain, primeran pasatu dute! Jarraian argazkiak: