“EHko Herria” PROIaren baitan, MUn izan dira Gazteluondokoak

Pasa den astean, Gazteluondoko DBH 1.mailako ikasleak Mondragon Unibertsitatean bisitan izan ziren,  “EHko Herria” PROIaren baitan. “EHko Herria” PROIan iraunkortasunaren alor ezberdinak (zaborraren kudeaketa, mugikortasuna, segurtasuna…) aztertu dituzte, eta talde bakoitzak Arrasaten behar bat identifikatu ondoren, behar hori asetzeko proposamen bat egin dute.  Proposamen horrekin Mondragon Unibertsitatera joan dira bertako adituei galdetzera beraien proposamena egingarria…

Read More

Almeneko DBH1 eta batxi 1eko ikasleek KORRIKAko murala sortu dute

Almeneko DBH1eko ikasleek KORRIKAren inguruko artelan bat sortu dute batxi 1ekoen laguntzarekin. Korrikaren murala hartu, ikasle bakoitzak zati bat marraztu eta ondoren, collage eran osatu dute. Denetariko materiala erabili dute: arkatzak, errotulagailuak, tenpera, papel mota ezberdinak… Artistak!

Read More

Almeneko LH 2koek ikasleak sua egiten

Almeneko LH 2.mailako ikasle eta irakasleok negua agurtu dugu Torrebasoko elkargunean sua eginez. Platanoak zirian sartu, pixka bat erre eta txokolateaz jan ditugu. Ederrak zeuden! Esperientzia polita izan da guztiontzat!

Read More

Almeneko Lehen Hezkuntzako ikasleak HUHEZI bisitatzen izan dira

Pasa den astean Almeneko Lehen Hezkuntzako ikasleak Eskoriatzako HUHEZIra joan ginen bertakoek gonbidatuta. HUHEZIko lehen mailako ikasleek Korrika kulturala egitarauren barruan ekintza ezberdinak antolatu zituzten, eta bertan parte hartzeko aukera izan genuen. Antzerki musikatuak, arte tailerrak, ginkanak… Denetaz gozatzeko aukera izan genuen! Eskerrik asko HUHEZI!

Read More

Osasun Larrialdietako ikasleek Umezaintzako txikiak bisitatu dituzte

Osasun Larrialdietako erdi-mailako zikloko ikasleak Umezaintza gunea bisitatu dute. Lanbide heziketako ikasleek zikloan ikasi dutena praktikan jartzeko aukera izan dute, Ikastolako txikienei sorospen-formakuntza saioa eskainiz.  Txikiek beste disfrutatu dute gaurkoan! Mila esker Umezaintzako taldeari! Hurrengora arte!

Read More

GIKAIko ikasleek Mendi Bizikleta ikasgaiari hasiera eman diote

Udaberri giroa jada nabaritzen hasi gara, eta Lanbide Heziketako GIKAI (GIzarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) zikloko ikasleek hasiera eman diote Mendi Bizikleta ikasgaiari. Eguraldi aldakorra izan dugun arren, gogoz eta ilusioz ekin diote ikasgai berriari. Momentuz lokatz artean, zikin baina oso gustura! Hemen argazkiak:

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu.   Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…

Read More