ZIG-koen mezua, Down Sindromearen Nazioarteko egunaren harira

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Ikastolako komunitateari azken bi urteetan jaso izan ditugun argazki pilagatik. Martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko denez, gustora jasoko ditugu aurten ere zuen argazkiak, galtzerdi desberdinak jantzi, irrifar bat margotu aurpegian, argazkia atera eta bidali, mesedez, helbide honetara, zig@arizmendi.eus. Animatu eta parte hartu! Sinatuta: ZIG gela.

Read More

Oinez basoa ekimena: Tafallako Ikastolatik gonbidapena

Tafallako Ikastolatik gonbidapen zoragarria jaso dugu apirilaren 20an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua.  Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute apirilaren…

Read More

Ikastolako kamiseten aukeraketa prozesuan, Arimazubiko ikasleak protagonista

Ikasturte honetan ere, Ikastolako kamisetak eskatzeko garaia iritsi da. Aurtengoan, Arimazubiko LH eko ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure jantzien atzean dauden istorioak aztertzen aritu dira. Besteak beste, jantziak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzen duintasuna, ingurumenarekiko eragina, injustizia sozialak eta beste hainbat alderdi ikertu dituzte. Lanketa honetan ikastolako azken kamisetak ere aztertzen aritu dira, eta…

Read More

Gaztelupeko Bazarako ikasleak KORRIKAn Araba aldean, Anda inguruan!

Harro Herri Korrika 2024 - Bazara Gaztelupe

Ostegunean abiatu zen korrika Irunetik, Leintz Bailarara ostiralean helduko da, eta bidean, Euskal Herriko herri ezberdinetatik pasatuko da. Astelehenean, Gasteizera heldu aurretik Araban barrena ibili zen, eta horregatik, arratsaldean Gaztelupeko Bazarako ikasle batzuk bertara gerturatu ginen, eta Langraiztik Andara bidean dagoen 979.km-an testigua eraman genuen. Bertan, aurtengo omenduak diren “AZTERKETAK EUSKARAZ” kolektiboarentzako babesa ere aldarrikatuko…

Read More

Bukatu dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan

Bukatu dira Eski irteerak beste urte batez!

Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira.  Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiak bukatzat ematen ditugu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izan dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…

Read More

Gaztelupeko JFAO-ko ikasleen irteera

Gaztelupeko JFAO-ko ikasleen irteera

Gaztelupeko batxilergo 2.mailako JFAO ikasgaiko ikasleak hiruhileko honetan jarduera fisikoarekin loturiko irteeren antolaketa eta kudeaketan aditu bilakatu dira. Antolatutako irteera guztien artean, Gasteizeko Cityjump-a aukeratu dute hiruhilekoari amaiera emateko.  Ederto ibili dira!

Read More

Arimazubiko Euskara Batzordeak lanean darrai

Arimazubiko euskara batzordea gunean euskararen erabilera sustatzeko sortutako taldea da. Bertan, ikasleek irakasleen laguntzarekin batera, euskara bultzatzeko ekintzak zein euskal kulturarekin lotutako ekintzak antolatzeko elkartzen gara bi astean behin. Mezu honen bitartez, ikasturtean zehar egindako lanaren berri eman nahi dugu. Alde batetik, euskararen eguneko ekintzak antolatzen aritu ginen eta guneko euskararen erabilerari buruzko hausnarketak egin…

Read More

Inguruko berdeguneak txakur kaka gabe mantentzeko auzolana egin dute Arimazubikoek

Pasa den ostiralean, hilak 15, Arimazubiko gunean auzolana egin genuen inguruko berdegune eta parkeetan bizi dugun egoera bat salatzeko asmoz. Izan ere, ikasleek jolas orduetan, hezkuntza ez formaleko tarteetan zein aisialdi orduetan erabiltzen dituzten parke eta berdegunetan txakur kaka ugari egoten dira. Hori horrela, egoeraren berri emateko eta berau salatzeko auzolana eraman genuen aurrera. Auzolan…

Read More