Guneak
Almeko DBH 1ekoek E(H)KO HERRIA proiektua aurkeztu dute, aditu talde baten aurrean
DBH 1.mailako ikasleek herri iraunkorragoak izan ditzagun E(H)KO HERRIA proiektuan egindako lanak aurkeztu zituzten. Aurkezpena entzun, beraien iritzia eman eta hausnarketak egitera aditu batzuk etorri ziren gunera: Ikerlaneko Ion Etxebarria, Huheziko Amaia Guridi, Orbeako Maria Retegi eta Arizmendi Ikastolako Aitor Ziardegiri. Mila esker guztioi egindako ekarpenagatik! Goiz oso emankorra eta polita pasa genuen!
Read MoreDown Sindromearen nazioarteko eguna
Martxoak 21an Down Sindromearen nazioarteko eguna ospatu genuen Almenen. Ikasleekin gaiaren inguruko lanketa egin eta argazkiak atera genituen. Ikasle zein irakasle guztiek bi galtzerdi ezberdin jantzi genituen egun horretan, gizarte inklusibo baten alde eginez.
Read MoreAlmeneko DBH4koak “Zurekin batera” PROIa lantzen
DBH 4.mailan “Zurekin batera” proiektuan etorkizuneko aukerak aztertzen gabiltza. Honen harira, hainbat ekintza aurrera eraman ditugu Almenen; alde batetik, ekintzaileak diren Sanpru buseko arduradunak izan genituen gunean. Horrez gain ere, eta Arrasateko Goiaz! Debagoineneko Lanbide Heziketaren azoka bisitzen izan ginen. Ideia pilo batekin bueltatu ginen, eta primerako eguna pasatu genuen!
Read MoreIkastolako komunitatea KORRIKArekin bat
Pasa den astean, herrietako KORRIKA batzordek deituta, Murun egon ginen ikastolako familia eta profesionalak. Bertan, azterketak euskaraz izateko aldarrikapena ere egin genuen eta hainbat argazki atera genituen. Goiz polita pasa genuen! Horretaz gain, gure herrietan ere KORRIKA pasa zen egunean kaleetara irten ginen, eta Baionara ere gerturatu ginen KORRIKAren azken kilometroak gozatu eta laguntzera. Oso…
Read MoreKORRIKA txikiarekin batera eman genien ongi etorria oporrei
Aste osoan zehar ibili ginen ikastolan KORRIKAren 23.edizioaren bueltan ekintza ezberdinetan murgilduta. Martxoaren 22 eta 23 arteko gabean KORRIKA gure bailarako herrietatik igaroko zen, eta ohitura izaten den bezala, egun berean herriko txikientzat KORRIKA TXIKIA antolatzen da eragile ezberdinen arteko elkarlanarekin. Arrasaten, Aretxabaleta zein Eskoriatzan, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten KORRIKA…
Read MoreBisita bereziak Gazteluondo, Arimazubi eta Umezaintzan KORRIKAren baitan
KORRIKA Arrasatetik pasatzeko atarian, martxoaren 20an Umezaintzako haurrek eta 21ean Arimazubikoek, bisita berezia izan dute. AEK-ko langilea den Xabier Betzuen, eta KORRIKAko hainbat ediziotako antolakuntzan lanean ibili den Mikel Lizarribar gunean izan dira. KORRIKA, AEK eta Euskara izpide izanik, solasaldian gustura ibili dira. Interes handiarekin entzun dituzte Mikelen zein Xabierren KORRIKAko edizio zaharren inguruko anekdotak…
Read MoreKORRIKA Basabeazpin
Basabeazpin eta gure ikastola osoan garenaz HARRO gaudela eta izaeraz HERRI garelako bideo hau prestatu dugu. Horrez gain, Abixada ibilbidegain be etorri zaigu KORRIKAko albisteak ematera, eta horrekin batera bingo eder bat ekarri digu!
Read MoreSanta Teresako familiek KORRIKAren aldeko bideoa egin dute
Santa Teresako hainbat familiek, KORRIkaren aldeko bideoa grabatu dute. Bideo honen grabaketan, Santa Teresa guneko komunitatea osatzen duten ikasle eta gurasoek parte hartu dute. Bideoan aurtengo lema, lekukoa eta Ikastolako jolastokian egindako murala ageri dira, besteak beste. Mila esker bideoaren grabaketan parte hartu duzuen guztioi!
Read More3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Arimazubin
Arimazubiko 3.mailako ikasleek “3,2,1… akzioa!” PROIa landu dute eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu dituzte. Egindako lana 2.mailako ikasleekin partekatzea erabaki zuten eta Martxoaren 20an Arimazubiko espazioak zinema areto bihurtu zituzten. Primera pasa dute txikiekin batera egindako lana bikaina aurkezten eta ikusten. Zorionak egindako lan guztiarengatik!
Read More“Gorputza zain dezagun” proiektua landu dute Gazteluondon
Gazteluondoko lehenengo mailako ikasleek “Gorputza zain dezagun” proiektuak landu dute. Proiektu honetan, batetik gorputza zaintzeko, medikua den ikasle baten ama (Lorans Fernandez) etorri zen, bere ezagutza ikasleekin partekatzera. Loransek larrialdietarako hainbat gomendio eman zituen eta bere lanean erabiltzen dituen material desberdinak erakutsi zituen. Hortaz gain, hamarretako osasuntsuak egiten ikasteko, denon artean hamarretakoa prestatu eta jan…
Read More