Almeneko DBH 2koek Arantzazutik Arrikrutzera ibilbidea egin dute

Joan zen asteazkenean DBH 2. mailako taldeak Arantzazutik hasi eta Arrikrutzeko kobetara arteko ibilbidea osatu genuen. Inguru karstikoaren ezaugarriak zuzenean ikusi ahal izan genituen bertan, KARSTING deitzen den proiektuari hasiera paregabea emanaz. “Nola lagundu dezakegu ingurune karstikoa balorean jartzen gure bailaran?” galdera gidariari erantzunez, ekin diogu PROIaren lanketari.

Read More

Almeneko DBH 4koak ikasbidaian izan dira 

Almeneko DBH 4.mailakoak ikasbidaian egon gara aste honetan. Bartzelona ezagutzeko aukera izateaz gain, Kataluinako kostan elkarbizitza momentu politak bizi izan ditugu. Port Aventurako atrakzioetan adrenalina bota dugu eta mediterranear itsasoko uretan blai busti gara. Ederto ibili gara!

Read More

Mikroinformatikako ikasleek 80 ordenagailu egokitu dituzte PROI baten bitartez, beharra duten eskoletara bidaltzeko 

Mikroinformatika heziketa zikloko 1.mailako ikasleek 80 ordenagailu prestatu dituzte Senegal eta Saharako eskoletara bidaltzeko. Ikasleak bi astez aritu dira ikasgelan PROIa garatzen, ikasturtean zehar ikasitako edukiak praktikan jartzeko aukera paregabea izan dutelarik.  PROI hau Mikroinformatika  zikloan abian dagoen Birziklanet ekimenaren baitan kokatzen da. Birziklanet, gure Ikastolako Lanbide Heziketako Mikroinformatika zikloko ikasle eta irakasle taldeak osatzen…

Read More

Garapen pertsonala lantzen ari dira Lanbide Heziketan

Gero eta ziurtasun gutxiago eskaintzen digun mundu honetan, barne sendotasuna izango duten pertsonak garatzen lagundu nahiko genuke ikastolan. Ildo honetatik abiatuta, Lanbide Heziketako Erizaintza eta Osasun Larrialdietako erdi mailako ikasleek garapen pertsonala lantzeko saio ezberdinak egin dituzte. Oso gogobeteta atera dira saioetan egindako lanaren ondoren. Eta aurrerantzean ere horrelako ekintza gehiago egitea aurreikusten dute. 

Read More

Osasun larrialdietako ikasleek lehen sorospenen saioak eskaintzen jarraitzen dute

Osasun larrialdietako erdi mailako zikloko 2. mailako ikasleak lehen sorospenen formakuntza saioak eskaintzen ari dira Ikastolan; zikloan zehar jaso duten ikaskuntza beste ikasleei azaltzeko aukera izan dute formakuntza hauek eskainiz. Saio ezberdinak eman dituzte guneetan zehar, hala nola: Uribarriko haur txikienei, erizaintzako erdi mailako zikloko ikasleei, eta baita sukaldaritzako oinarrizko lanbide heziketako ikasleei ere. Aurrez…

Read More

Baratzeko lehenengo uzta heldu da Arimazubira

Arimazubiko bigarren mailako ikasleek Naturan hezten proiektuaren baitan, guneko baratzea martxan jarri zuten duela hilabete batzuk. Denbora luzez baratzea zaindu eta fruituak nola hazten diren behatzen ibili ostean, berauek jasotzeko momentua heldu zaie. Aste Santutako oporretan joan aurretik, ortuko lehenengo fruituak jaso dituzte, uraza edo letxugak hain zuzen.  Bigarren mailako ikasleen artean zozketa egin dute…

Read More

Almeneko 4.mailakoak “Eta gero zer?” PROIari amaiera ematen

LH 4.mailan “ETA GERO ZER” PROI-a lantzen aritu gara. Ikasleek gorputzean izan ditzaketen aldaketen aurrean prestatzeko jarduera desberdinak egin dituzte, eta proiektua borobiltzeko, Leire Viguri ginekologoa eta Ariz Resines sexologoa gunean izan dira. Ikasleek kaxa bat eraiki dute azken produktu gisa, eta beraien gorputzaren eboluzioa argazki bidez 5 urtetara nolakoa izango den irudikatu ondoren, kaxan…

Read More

Ternua taldeko Edu Uribesalgok Almen bisitatu du

Martxoaren 21ean, Almeneko 2. DBHko ikasle eta irakasleok Edu Uribesalgoren -Ternua taldeko sortzaileetako bat- bisita izan genuen. On Fire eta Amatxon PROIetan landutakoa, bertako enpresa batean nola bizitzen den ikusteko aukera paregabea izan genuen. Edu Uribesalgok, modu xume eta argian hitz egin zigun enpresaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera eta erronkei buruz; halaber, Ternua…

Read More

Almeneko DBH 2.koak ON FIRE PROI-aren azken produktua sortzen

DBH 2.mailakook gelan gelan landu dugun ON FIRE PROIaren azken produktua lantzeko, galdera gidariari erantzuna ematera joan gara Eskoriatza eta Aretxabaletara. Nola aldarrikatu dezakegu gure herrietan trantsizio energetiko baten beharra daukagula? Jose Aranako eta Basabeazpiko kide txikiak lagun izan ditugu aldarrikapenean, eta elkarrekin jolas eta dantza egiteko tartea ere hartu dugu. Txinpartak hauspotuz, gure ingurua…

Read More