Ternua taldeko Edu Uribesalgok Almen bisitatu du

Martxoaren 21ean, Almeneko 2. DBHko ikasle eta irakasleok Edu Uribesalgoren -Ternua taldeko sortzaileetako bat- bisita izan genuen. On Fire eta Amatxon PROIetan landutakoa, bertako enpresa batean nola bizitzen den ikusteko aukera paregabea izan genuen. Edu Uribesalgok, modu xume eta argian hitz egin zigun enpresaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera eta erronkei buruz; halaber, Ternua taldeak jasangarritasunarekiko dituen ildo nagusiak garbi azaldu zizkigun: bertako produktuen erabilera eta sustapena, hondakinei bigarren bizitza ematea, jantzien kalitatea zaintzea… Guzti horien adibideak, besteak beste, hauek dira: intxaurren oskolak kolorantea egiteko, ardien artilea jantzien isolamendua lortzeko, edota arrantzaleen sareak jantziak egiteko erabiltzea. Ikasleak adi eta gustura entzun zuten hilzlariak esandakoa, eta hainbat galdera egin zizkioten.

Mila-mila esker, Edu!