Almeneko DBH 2koek Arantzazutik Arrikrutzera ibilbidea egin dute
Joan zen asteazkenean DBH 2. mailako taldeak Arantzazutik hasi eta Arrikrutzeko kobetara arteko ibilbidea osatu genuen. Inguru karstikoaren ezaugarriak zuzenean ikusi ahal izan genituen bertan, KARSTING deitzen den proiektuari hasiera paregabea emanaz. “Nola lagundu dezakegu ingurune karstikoa balorean jartzen gure bailaran?” galdera gidariari erantzunez, ekin diogu PROIaren lanketari.