Arrasateko LH 2ko ikasleek txango batekin eman diote amaiera Boga-Boga proiektuari

Apirilaren 11 eta 12an Santa Teresa eta Gazteluondoko 2.mailako ikasleak Kostaldean egon ziren, Boga-boga proiektuan egindako lanketa borobiltzeko. Proiektu honetan ikasitakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan dute egun hauetan. Irteera Oriotik hasi zuten, herrira eraman zuten azken balearen istoria ezagutzeko. Jarraian, Pasaiako Albaola museora joan ziren eta bertan San Juan baleontzia ikusteko aukera izan zuten.…

Read More

Lanbide Heziketakoak Mondragon City Challenge-n Lanbide Heziketakoak

Pasa den ostiralean, Lanbide Heziketako ikasleak Mondragon City Challenge ekintzailetza kooperatiboaren topaketan izan ziren. Garaiako Parke Teknologikoan, Arrasaten, egin zen topaketa, eta hainbat gazte ekintzaile kooperatiboek haien esperientzia propioak kontatzeko aukera izan zuten.  Esperientzia polita izan zen!

Read More

Auzolana egin dute Jose Arana gunean

Pasa den ostiral eta zapatuan auzolana egin genuen Jose Arana gunean. Irakasle zein gurasoak bildu ginen bertan eta sendo lan egin ondoren, luntx goxo batekin eman genion amaiera egunari! Denon artean egiten dugulako Ikastola!

Read More

“Eskola bisualak” programaren baitan, hezkuntza inklusiboago baterako lanean Umezaintzan

Orange fundazioak gidatzen  duen “Eskola bisualak” programaren 23-24. edizioan 286 hautagaitzen artean gure Ikastolako UMEZAINTZA gunea aukeratua izan zen. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu izanik, prestaketa lanetan buru belarri ibili dira ikasturtean zehar bertako profesionalak. Materiala prestatu, haurrekin landu eta praktikan jarri dituzte. Azkenik, pasa den ostiralean “Urdindu bihotzak”  ospakizunarekin batera, seinalizaziorako kartelak guneetatik zehar ipini zituzten. …

Read More

Autismoaren alde “Urdinduz” ekimenarekin bat egin dugu

Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, Ikastolako Arimazubi, Almen eta Umezaintza guneetan, “Marea urdina” osatu genuen pasa den ostiralean bertan. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia…

Read More

LH 5eko ikasleek “OSASUNTUBER” PROIa landu dute

Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, ikasturteko laugarren proiektuari amaiera eman berri diote. Azken asteotan, OSASUNTUBER izeneko PROIa lantzen aritu dira. Proiektuan zehar, etengabe presente izan dute “Nola sortuko dugu Youtubeko bideo bat ohitura osasungarriak sustatzeko?” galdera gidaria.   Galdera honi erantzute aldera, ohitura osasungarrien inguruan ikertzen aritu dira, gure osasunean eragiten duten sei faktoreen (atsedena, emozioak,…

Read More

Goiena bisitatu dute batxi 1eko giza zientzietako ikasleek

Goiena bisitatu dute batxilergo 1. mailako giza zientzietako ikasleek

Gaztelupe eta Almeneko batxi 1.mailako giza zientzietako ikasleak Goiena bisitatzen izan ziren. Bertan, telebista eta erredakzioa ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasle hauek “XNO” PROI-a aurrera eramaten dabiltza. eta telebistako albistegi saio bat aurrera eraman beharko dute azken produktu gisa. Hemen Goienan argitaratutako albistea.

Read More

Gaztelupeko ikasleek horma-irudi bat margotu dute Inteligentzia Artifizialaz baliatuz

Gaztelupeko ikasleek Inteligentzia Artifizialaren bitartez horma-irudia margotu dute

DBH 4. mailako Plastika eta Ikus-Hezkuntza (PIH) ikasgaiko ikasleek inteligentzia artifiziala erabilita, mural bat margotu dute guneko horma batean. Prozesuaren hasieran, horma irudiaren diseinua denon artean sortzeko Teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutu dituzte. Bertan, Inteligentzia Artifizialarekin sortu diren irudi eta unibertso ezberdinak ezagutu, eta hauen erabileraren bitartez ikasleek planteatutako kontzeptu eta ideietan oinarrituta, muralaren…

Read More

Osasun Larrialdiak ziklokoek Euskadiko Salbamendu txakur taldearen lana ezagutu dute

Osasun Larrialdietako erdi-mailako zikloko 2. mailako ikasleak Euskadiko Salbamendu txakur taldearen lan bikaina gertutik ezagutzera joateko aukera izan dugu. Boluntarioz osatutako talde honen lanak txundituta utzi gaitu, ikaragarria da egiten dutena. Mila esker zuen denbora eskaintzeagatik, eta egiten duzuen lanagatik. Ea laster berriro ere elkar ikusteko aukera dugun! Jarraian argazkiak:

Read More