Mikroinformatikako ikasleek 80 ordenagailu egokitu dituzte PROI baten bitartez, beharra duten eskoletara bidaltzeko 

Mikroinformatika heziketa zikloko 1.mailako ikasleek 80 ordenagailu prestatu dituzte Senegal eta Saharako eskoletara bidaltzeko. Ikasleak bi astez aritu dira ikasgelan PROIa garatzen, ikasturtean zehar ikasitako edukiak praktikan jartzeko aukera paregabea izan dutelarik. 

PROI hau Mikroinformatika  zikloan abian dagoen Birziklanet ekimenaren baitan kokatzen da. Birziklanet, gure Ikastolako Lanbide Heziketako Mikroinformatika zikloko ikasle eta irakasle taldeak osatzen dute, eta honen bitartez, ordenagailu zaharrei bizi berria ematen diete elkartasun proiektuetara bideratzeko. Hainbat proiektu dituzte eskuartean, eta aurrerantzean ere, ordenagailuak berregokitzen jarraitzeko asmoa dute, Saharako eskoletara, zein Iparraldeko Seaska Ikastoletara bideratzeko, besteak beste.

Birziklanet ekimenaren berri izan nahi baduzu, jarraitu @birziklanet Facebook, X, Instagram eta Linkedin-en.

Segi dezagun elkartasuna ereiten!