Almeneko 4.mailakoak “Eta gero zer?” PROIari amaiera ematen

LH 4.mailan “ETA GERO ZER” PROI-a lantzen aritu gara. Ikasleek gorputzean izan ditzaketen aldaketen aurrean prestatzeko jarduera desberdinak egin dituzte, eta proiektua borobiltzeko, Leire Viguri ginekologoa eta Ariz Resines sexologoa gunean izan dira.

Ikasleek kaxa bat eraiki dute azken produktu gisa, eta beraien gorputzaren eboluzioa argazki bidez 5 urtetara nolakoa izango den irudikatu ondoren, kaxan sartu dituzte sortutako lanak. Oso balorazio positiboa egin dugu denok, eta ederto ibili gara!

Ea ba landutakoak ikasleei prestatuago egoten laguntzen dien, datozkien erronken aurrean!