“EHko Herria” PROIaren baitan, MUn izan dira Gazteluondokoak

Pasa den astean, Gazteluondoko DBH 1.mailako ikasleak Mondragon Unibertsitatean bisitan izan ziren,  “EHko Herria” PROIaren baitan. “EHko Herria” PROIan iraunkortasunaren alor ezberdinak (zaborraren kudeaketa, mugikortasuna, segurtasuna…) aztertu dituzte, eta talde bakoitzak Arrasaten behar bat identifikatu ondoren, behar hori asetzeko proposamen bat egin dute. 

Proposamen horrekin Mondragon Unibertsitatera joan dira bertako adituei galdetzera beraien proposamena egingarria eta jasangarria den. Proiektuarekin bukatzeko, proposamena diseinatu eta maketa batean eraikiko dute.

f6629f37-c179-45e1-9401-03ab9e64a4f6