Almeneko DBH1 eta batxi 1eko ikasleek KORRIKAko murala sortu dute

Almeneko DBH1eko ikasleek KORRIKAren inguruko artelan bat sortu dute batxi 1ekoen laguntzarekin. Korrikaren murala hartu, ikasle bakoitzak zati bat marraztu eta ondoren, collage eran osatu dute. Denetariko materiala erabili dute: arkatzak, errotulagailuak, tenpera, papel mota ezberdinak… Artistak!