Guneak
Bultzatu ARIZARI elkartearen proiektua, Fagorreko bazkide bazara!
ARIZARI Hezkuntza Elkartea 2024.urtean sortu berri den elkartea da. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren baitan sortu da elkartea, bertan dauden ikasleen formakuntza proiektu errealekin uztar ditzaten; Arizari Hezkuntza Elkarteak “eginez ikasi” eta “ikaskuntza zerbitzua” metodologiak aintzat hartzen ditu gizarte solidarioagoa, berdinkideagoa eta justuagoa lortzeko. Gaur egun, Elkartearen barruan, lau jarduera garatzen ditugu: Alde batetik, Lanbide Hastapeneko…
Read MoreBIZI egunetan murgilduta BATUkoak
Azken aste honetan BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon gara. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da. 5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera, ikasleek Altxa…
Read MoreGaba Baltza: Zer emango zenuke zure arimaren truke?
Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den ostegunean Ikastolan. Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian, bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek. Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gaba Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago; garai ilunaren…
Read MoreEusko Legebiltza ezagutu dute DBH 3koek
Gaztelupe eta Almeneko DBH 3ko ikasleek landu duten “Ta zer ez da berdin” PROI-aren harira, Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatu dute. Proiektuan zehar gizartea antolatzeko dauden botere mota ezberdinak landu dituztenez, parlamentua ezagutzeko aukera izan dute. Eta Gasteizera joan direla aprobetxatuz, inguruko museoak ere bisitatu dituzte. Jarrain argazkiak:
Read MoreBatxilergoko 1. mailako ikasleen irteera Bizkaiko kostara
Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak ikasgaian diharduten batxilergo 1. mailako ikasleak Bizkaiko kostaldera joan ziren, bertako ondare geologikoa eta paisaia naturala ezagutzera. Irteeran, Sopela eta Barrikako flysch-egiturak ikusteaz gain, Fruiz eta Soraluzeko arroka bolkanikoak aztertu zituzten, euskal geologiaren historiaz gehiago ikasteko aukera izanik.Ikasleek goiz osoa eman zuten gidarien azalpenak entzun eta flysch-egiturak zein arroka bolkanikoen…
Read MoreMariasun Pagoagaren bisita “3,2,1…akzioa!” PROI–aren baitan
Lehen Hezkuntzako LH 3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso dute gune ezberdinetan. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan. Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle…
Read More“Amatxon” PROIari amaiera emateko lehiaketa
Amatxon PROIari amaiera emateko, DBH2ko ikasleek lehiaketa bat egin dute. PROIan zehar kontsumo eredu, ekonomia sektore eta kooperatibagintzaren inguruan landutako kontzeptuekin galdera sorta bat egin, eta kalera irten ziren galdeteketa egitera. Irabazleak Erein da Jan-eko saskia eta ikasleek sortutako errezeten bilduma jaso zuen ostiralean. Zorionak!
Read MoreMikroinformatikako ikasleek Yaakar elkartekoen bisita jaso dute
Pasa den astean Aretxabaletako Yaakar elkartekoak Ferixalekura bertaratu ziren mikroinformatikako ikasleekin aurtengo erronkei buruz berba egitera. Senegalgo Mbam herrira bidali genituen ordenagailuak arazoak emanez gero, nola konpondu azaltzeko bideotutorialak egin ditugu. Horrez gain, aurten ere, 60 ordenagailu inguru prestatuko ditugu bertako eskoletako ikasleentzat.
Read More[BERRIA] Almenen lehen haurren bertso eskola sortu zela 50 urte bete dira aurten
Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak. Aurten jokatzen ari den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eskola hura omentzea erabaki dute. BERRIAn argitaratutako artikulu osoa, hemen.
Read MoreAlmeneko LH 1eko ikasleen ikasturte hasierako proiektua
Almeneko LH 1ekoek ikasturte hasierako proiektuari amaiera emateko, ekintza bat egin zuten bidelagunekin batera: Irailetik bidelagun izan dituztenek mezu polit bana idatzi zieten 1.mailakoei. Horretarako, 6. mailakoen espazioetan elkartu eta gustura aritu ziren mezua idatzi, irakurri eta kontu kontari.
Read More