Almeneko LH 1eko ikasleen ikasturte hasierako proiektua
Almeneko LH 1ekoek ikasturte hasierako proiektuari amaiera emateko, ekintza bat egin zuten bidelagunekin batera: Irailetik bidelagun izan dituztenek mezu polit bana idatzi zieten 1.mailakoei. Horretarako, 6. mailakoen espazioetan elkartu eta gustura aritu ziren mezua idatzi, irakurri eta kontu kontari.