
Eusko Legebiltza ezagutu dute DBH 3koek
Gaztelupe eta Almeneko DBH 3ko ikasleek landu duten “Ta zer ez da berdin” PROI-aren harira, Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatu dute. Proiektuan zehar gizartea antolatzeko dauden botere mota ezberdinak landu dituztenez, parlamentua ezagutzeko aukera izan dute. Eta Gasteizera joan direla aprobetxatuz, inguruko museoak ere bisitatu dituzte.
Jarrain argazkiak: