Guneak
Almeneko batxilergoko ikasleak Mihiluzen
Almeneko batxilergoko lehen mailako ikasle batzuk Mihiluzera joan ziren ikusle moduan ikasbidaiarako dirua lortzeko. Arratsalde polita pasa zuten telebista barrutik ezagutuz!
Read MoreAlmeneko LH 5ekoak “Auzotik Munduari” PROIa amaitzen ari dira
Almeneko lehen hezkuntzako 5.mailakoak, Auzotik Munduari PROIari amaiera emateko auzolana antolatu dute. Ikastolako eremu guztietako zaborra jaso ondoren, lanari amaiera egokia emateko, askari-merienda alaia ospatu zuten.
Read MoreZenbat pisatuko ote du Umezaintzako kalabaza erraldoiak?
Angiozarreko Frantzina baserritik kalabaza erraldoia iritsi da Umezaintzara! Udazkena eta Gaba Baltza proiektuaren bueltan, Mikele eta Martxelek aitita eta amamaren baserritik ekarri dute kalabaza ikastolara. Horren harira apustua egin dute Umezaintzako familia eta haurrekin kalabazaren pisua asmatu nahian. Asmatzen duenarentzat sorpresa txikitxo bat egongo da! Zenbat uste duzue pisatzen duela kalabaza erraldoiak?
Read MoreGaztelupeko Batxilergoko ikasleek Bergarako Laboratorium bisitatu dute
Aurreko ostiralean, Gaztelupeko Batxilergoko lehen mailako Giza ibilbideko ikasleek Bergarako Laboratorium museora irteera egin zuten. Bisitaren helburu nagusia Ilustrazio garaian murgiltzea eta garai hartako ideietatik gaur egungo zientziara arteko bilakaera aztertzea izan zen.Museoan zehar, ikasleek artxibo historikoa ikusteko aukera izan zuten, baita erakusketa iraunkorrak eta museoko atal ezberdinak bisitatzeko parada ere. Laboratoriumak eskaintzen dituen baliabideei…
Read MoreUdazkenarekin batera hasi gara Naturan Hezten!
Joan den astean gogotsu eman zioten hasiera Arrasateko Uribarri, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarte guneetako txikiek Naturan Hezten egitasmoari. Uribarrikoak Erguin gainaldeko eremura joan ziren, Santa Teresakoak Arruena parkera eta Umezaintza eta Olartekoak berriz Santa Barbara parkera. Primerako goiza pasa zuten natur espazioetan! Uribarriko irudiak Santa Teresako irudiak Umezaintzako irudiak Olarteko irudiak
Read MoreArimazubiko BAZARA batzordea martxan da!
Dagoeneko martxan da ikasleen BAZARA (euskara) batzordea. Batzorde honetan, gunean euskararen erabilera sustatzeko sortutako taldea da. Bertan, ikasleek irakasleen laguntzarekin, euskara bultzatzeko ekintza ezberdinak proposatzen dituzte ikasturtean zehar. Hortaz gain, gurasoen BAZARA batzordea eratzeko nahia daukagu Arimazubiko familien euskararen erabilera indartzeko. Horretarako, galdetegia betetzea eskatzen dizuegu urriaren 30erako. Ea denon artean euskararen erabilera areagotzea lortzen…
Read MoreLH 5eko ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko
5.mailako ikasleok “Auzotik munduari” PROIa landu dugu. Ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan diogu: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”. Proiektuan zehar, kutsadura mota desberdinak ikertzeaz gain, herriaren egoera zein den aztertu dugu. Arimazubiko ikasleok, inguruneari egiten dizkiogun kalteak arintzeko helburuarekin, auzolana antolatu dugu Arrasateko txoko desberdinetan zaborra biltzeko. Antolaketari dagokionez, bost…
Read MoreEuskara eta kulturartekotasuna egitasmoan parte hartzen ari gara
Eskoriatzako Udalak sustatu eta Huhezik dinamizatzen duen “euskara eta kulturartekotasuna” egitasmoan murgildu gara Ikastolan. Lehendabizi irakasleekin eta ondoren gurasoekin landu da gaia eta urrian zehar bi bilera egin dira. Herri mailako egitasmo honetan herriko hainbat eragilek hartzen dute parte, tartean hezkuntzako eragileek. Helburuak, euskaraz bizitzea, euskaraz ez dakiten familiekin komunikazioa (eta giro abegikorra) bermatzea eta…
Read MoreAlmeneko DBH 2 mailakoak Oñatiko suhiltzaile parkean
Almeneko DBH 2ko BIZI egunen lehenengo gaia sorospenak izan dira, eta saioetako bat Oñatiko suhiltzaileen parkean izan genuen. Eskuzabaltasun eta patxada handiz 3 txokotan beraien egitekoak ederto azaldu zizkiguten suhiltzaileek. Eskerrik asko arreragatik, eta hurengora arte!
Read MoreBIZI egunetan murgilduta DBH 1 eta 2ko ikasleak
DBHkoak BIZI egunetan murgilduta izan dira. IEM honen helburua egunerokotasuneko errutinatik irten eta eten bat egitea da, intentsitate kognitiboa jeitsi eta indarrak hartzeko. DBH 1en “Ni-Gu-Haiek” izeneko BIZI egunak izan dituzte. BIZI honen helburua ikasleek zaintza modu hurbil eta sakon batean lantzea izan da. Azkartasuna lehentasuna den gizarte honetan, geldiune bat egitearen zein gure bizitzan…
Read More