Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoan parte hartzen ari gara

Eskoriatzako Udalak sustatu eta Huhezik dinamizatzen duen “euskara eta kulturartekotasuna” egitasmoan murgildu gara Ikastolan. Lehendabizi irakasleekin eta ondoren gurasoekin landu da gaia eta urrian zehar bi bilera egin dira. 

Herri mailako egitasmo honetan herriko hainbat eragilek hartzen dute parte, tartean hezkuntzako eragileek. Helburuak, euskaraz bizitzea, euskaraz ez dakiten familiekin komunikazioa (eta giro abegikorra) bermatzea eta kulturarteko harremanak eraikitzea dira.

Jose Arana eta Almenek elkarrekin dihardugu honetan Huheziko Amelia Barquinen laguntzarekin. Asko ikasten eta hausnartzen ari gara. 

Eskoriatzako Udalari zein HUHEZIri eskerrak eman nahi dizkiegu egitasmo hau martxan jartzeagatik.