Gaztelupeko Batxilergoko ikasleek Bergarako Laboratorium bisitatu dute
Aurreko ostiralean, Gaztelupeko Batxilergoko lehen mailako Giza ibilbideko ikasleek Bergarako Laboratorium museora irteera egin zuten. Bisitaren helburu nagusia Ilustrazio garaian murgiltzea eta garai hartako ideietatik gaur egungo zientziara arteko bilakaera aztertzea izan zen.
Museoan zehar, ikasleek artxibo historikoa ikusteko aukera izan zuten, baita erakusketa iraunkorrak eta museoko atal ezberdinak bisitatzeko parada ere. Laboratoriumak eskaintzen dituen baliabideei esker, ikasleek XIX. mendeko zientzia arloan egindako aurrerapenak gertutik ezagutu ahal izan zituzten, garai hartako jakintza eta gaur egungo zientzia ulermena lotuz.
Irteera hau, historia eta kultura zientifikoko irakasgaien esparruan antolatu dute, ikasleen jakin-mina piztu eta zientziaren garapena ulertzeko xedearekin. Bisitaren amaieran, ikasleek hausnarketa egin zuten ikusitakoaren inguruan, eta zientziak historian izan duen eraginaz gogoeta egiteko aukera izan zuten.