Ezkurtxo eguna ospatu genuen zapatuan

Zapatuan Ezkurtxo eguna ospatu genuen Zarimutzen Jose Arana eta Almeneko hainbat familia eta profesionalek. Ipuin kontaketa musikatua, goitibeherak, txapa tailerra… ekintza ezberdinak egiteko aukera izan genuen eta txistorra janez borobildu genuen goiza. Haur zein heldu, ederto bili ginen!

Read More

Almeneko ortua martxan dago

Almeneko ortua martxan dago. GURAko ikasle eta irakasleen artean ikastolako ortua txukundu eta sasoiko produktuak landatu ditugu: espinakak, tipulak, azak, letxugak, azaloreak, eskarolak… Horretaz gain, konponketa batzuk egin eta apaingarri batzuk sortu ditugu. 

Read More

Bretañako Vannes-eko Diwan-eko ikasleak Gaztelupeko bazarako DBH 4.mailako ikasleekin

Bretañako Vannes-eko diwan-eko (eskolako) ikasleak Bilboko eskola batekin elkartrukea egin dute, eta horren harira, bertako ikasleek Gaztelupeko DBH 4. mailako Bazara elkarteko kideekin eguna igaro dute, bi herrialdeen nazio izaera elkarbanatuz. Ekintza ugari antolatu dira: aurkezpenak, euskal herri kirolak, ginkana, dantzak eta luntx-a, besteak beste. Jardunaldi honen bidez, Bretainiaren eta Euskal Herriaren arteko kultur loturak…

Read More

Adikzioekin lotutako gaiak lantzen ari dira Gaztelupe DBH 4koak 

Aurreko astean Gaztelupe DBH 4. mailako gazteak Amaia antzokira joan ziren pelikula bat ikustera. Irudiberria-k elkarteak antolatzen duen adikzio aurretik programaren barruan, aurten ere 3 pelikula ikusiko dituzte ikasturtean zehar. Irudiberria irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, eta antolatutako adikzioa aurretik programan, ikus entzunezkoen bitartez adikzio ezberdinak proposatzen ditu, eta ondoren, ikasleentzako unitate didaktikoak prestatzen…

Read More

DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute

Azken astean zehar, Gaztelupe guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu…

Read More

Sukaldaritzakoek ikasturteko lehen eskaria prestatu dute

Zaldibarren oinarrizko lanbide heziketako sukaldaritzako lehenengo mailako ikasleek ere gogotsu ekin diote ikasturteari; izan ere beraien lehenengo eskaria prestatu dute. Hauxe izan da menua: Hemen ostalaritzako etorkizuneko profesionalak! Aupa zuek!

Read More

Mikroinformatika ziklokoek ordenagailuak prestatu dituzte Garabide elkartearentzat

18 hizkuntza aktibista Euskal Herrira izan dira Garabide Elkarteak antolatutako hizkuntzak biziberritzeko formazioa jasotzeko. Lanbide Heziketako mikroinformatikakoek TE Connectivity enpresak doaitzan eman zizkigun bost ordenagailu prestatu dizkiogu Garabideri, formazioak eman ditzan. Garabidetik Endika Blanco etorri da, Willy Córdova (Boliviako ketxua), Pamela Rain (maputxea), Saddy Cometa (Kolonbiako nasa) eta Blanca Guachicorekin (Ekuadorreko kitxua). Mila esker bisitagatik!…

Read More

Gazteluondoko DBH1eko ikasleek bizikleta ikastaroan parte hartu dute

Mugikortasun jasangarriaren plan berriaren baitan, Arrasateko Udalak eskaintza zabala jarri du herritarron eskura. Besteak beste, DBH1eko ikasleentzat bizikletaz modu autonomo eta seguruan ibiltzeko ikastaroak antolatu ditu.  Ikastaro honetan, Gazteluondoko DBH1eko ikasleek parte hartu dute, eta bertan bizikletan zirkulatzerako orduan kontuan hartu beharreko arau eta segurtasun neurriak lantzea eta praktikan jartzea izan dituzte helburu. 

Read More

“Hizki-Hazka” areto literarioan izan gara

Arimazubiko LH 2.mailako ikasleak Kulturaten izan gara Galtzagorri elkarteak antolatutako “Hizki hazka” aretoaz gozatzera. Areto literario honetan, alfabetoa da protagonista. Hizkiak eta hitzak ditu hizpide eta haien bitartez, haiekin jolastuz eta haiei jarraiki burutu dituzte haurrek bertako ibilbideak.  Alfabetoa osatzen duten hizkiei bizia eman eta solas eginez, haurrek irudimen, sormen eta sentipenei lekua eman diete. …

Read More