Bretañako Vannes-eko Diwan-eko ikasleak Gaztelupeko bazarako DBH 4.mailako ikasleekin
Bretañako Vannes-eko diwan-eko (eskolako) ikasleak Bilboko eskola batekin elkartrukea egin dute, eta horren harira, bertako ikasleek Gaztelupeko DBH 4. mailako Bazara elkarteko kideekin eguna igaro dute, bi herrialdeen nazio izaera elkarbanatuz. Ekintza ugari antolatu dira: aurkezpenak, euskal herri kirolak, ginkana, dantzak eta luntx-a, besteak beste. Jardunaldi honen bidez, Bretainiaren eta Euskal Herriaren arteko kultur loturak sendotzea eta elkar ezagutza sustatzea izan dira helburu nagusiak.