Mikroinformatika ziklokoek ordenagailuak prestatu dituzte Garabide elkartearentzat
18 hizkuntza aktibista Euskal Herrira izan dira Garabide Elkarteak antolatutako hizkuntzak biziberritzeko formazioa jasotzeko. Lanbide Heziketako mikroinformatikakoek TE Connectivity enpresak doaitzan eman zizkigun bost ordenagailu prestatu dizkiogu Garabideri, formazioak eman ditzan.
Garabidetik Endika Blanco etorri da, Willy Córdova (Boliviako ketxua), Pamela Rain (maputxea), Saddy Cometa (Kolonbiako nasa) eta Blanca Guachicorekin (Ekuadorreko kitxua).
Mila esker bisitagatik! Plazer bat izan da!