Adikzioekin lotutako gaiak lantzen ari dira Gaztelupe DBH 4koak 

Aurreko astean Gaztelupe DBH 4. mailako gazteak Amaia antzokira joan ziren pelikula bat ikustera. Irudiberria-k elkarteak antolatzen duen adikzio aurretik programaren barruan, aurten ere 3 pelikula ikusiko dituzte ikasturtean zehar. Irudiberria irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, eta antolatutako adikzioa aurretik programan, ikus entzunezkoen bitartez adikzio ezberdinak proposatzen ditu, eta ondoren, ikasleentzako unitate didaktikoak prestatzen dituzte ikasgeletan gai ezberdinak lantzeko.

Lehen pelikula Arantxa Echevarria bizkaitar zuzendariaren “Chinas” pelikula izan da. Bertan, Ikastetxe batean, ikasturtearen hasieran, bi neska txinatarrek, 9 urtekoak, topo egiten dute. Denek pentsatzen dute lagunak egingo direla, baina ezerk ez ditu lotzen. Lucía bigarren belaunaldiko etorkina da. Erabat espainiarra sentitzen da eta eskolako beste lagunekin integratzea besterik ez du buruan. Guraso “normalak” izatea nahiko luke, bere lagunen gurasoak bezalakoak, baina bere gurasoek lotsa eragiten diote etengabe, ez baitakite gaztelaniaz hitz egiten, 14 ordu baino gehiagoz lan egiten dute bazarrean eta ez diote urtebetetzea Burger King-en ospatzen uzten. Beste neska Xiang da. Adoptatua da eta aurpegian agerian uzten du bere gurasoen alaba ez dela. Guraso espainiarrekin doan tokian arreta pizten du. Xiang-ek bere familia biologikoari buruz galdetzen dio bere buruari, eta ez da txinatar sentitzen, ezta ikastetxeko gainerako haurrek onartua ere. Bi neskak gurutzatuko dira, bananduko dira eta, azkenean, oso garrantzitsuak izango dira elkarri beren identitatea bilatzeko bidean.