PROI-ak martxan ditugu!

Ikasturtea hasi genuenetik ia hilabete pasa da eta poliki-poliki bagoaz IEM ezberdinetan murgiltzen.  Ikastolako egitasmo ezberdinetan PROIak martxan ditugu jada. Proiektu hauetan, ikasleek egoera errealetan oinarritutako arazo edo erronkei aurre egiten diete, talde kooperatiboetan zein bakarka lan eginez.  DBHko 2.mailan “Amatxon” izeneko proiektua abiatu dute. PROI honetan kontsumo eredu mota ezberdinak lantzen dira: kapitalista eta…

Read More

Maritxu Kajoi festan murgilduta Arrasateko txikienak

Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza bereziak antolatu genituen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Batzuk kalera irten ziren Maritxuri abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotoreak margotu zituzten guneetan. Festa giro ederrean pasatu zuten ostirala! Uribarri guneko irudiak Santa Teresa guneko irudiak Olarte guneko…

Read More

Bolondres lanetan ibili gara Azpeitian, Kilometroak jaian!

Domekan, irailaren 6an, Azpeitian “Izpiz izpi” lelopean ospatutako Kilometroak jai erraldoian, Arizmendi ikastolako langileok eta beste hainbat boluntariok parte hartu genuen gogotsu. Azpeitiko Ikasberri ikastolaren antolakuntzarekin, ekimen honen alde lanean aritu ginen. Ogitartekoak egiten, barran zerbitzatzen, arropa saltzen eta hainbat beste zereginetan ibili ginen, ekitaldia arrakastaz gauzatzeko gure ekarpena eginez. Gure ilusioa eta konpromisoa elkarrekin…

Read More

Almenekoak mendi irteeran 

Almeneko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek mendi irteera egin zuten pasaden ostiralean. Apotzara, Kurtzebarrira, Otala Zelaira, Mendiolara… txoko ezberdinak bisitatuz egun zoragarria pasa zuten elkarrekin!

Read More

Batxilergoko ikasleak Italian izan dira

Almeneko 2.batxilergoko ikasleak Italian egon dira ikasbidaian. Milan, Venezia, Pisa, Florentzia eta Bolonia bisitatu dituzte. Pizza eta pasta artean giro ederrean ibili dira. Grazie mille Italia!

Read More

Profesionalentzako yoga ikastaroa martxan

Aurtengo ikasturtean ere, gune ezberdinetako profesionalak yoga ikastaroarekin hasi gara. Aurreko ikasturtean bezala, ikastaro honek bi helburu nagusi izango ditu;  alde batetik, irakasleen ongizatea sustatzea eta bestetik, yogaren praktika gelaratzeko baliabide eta tresnak eskuratu zein pratikatzea. Irakaslea ondo badago eta bere ongizatea kudeatzeko gai bada, ikasleei beraien ongizatea hobeto kudeatzen lagunduko die. Bata bestea bezain…

Read More

San Migelak Aretxabaletan

Zapatuan San Migelak ospatu dira Aretxabaletan, eta gure Ikastolako hainbat kidek herriko ekintzetan parte hartzeaz gain, ferixan egon ginen hainbat produktu saltzen. Almeneko batxilergoko ikasleek tortila pintxoak saltzen ibili ziren eta Erañazabaleko produktuz osatutako otarra ere zozketatu zuten. Aurreko egunetan Almeneko eta Basabeazpiko guneak festan murgilduta egon dira; ederto aritu dira dantzan, jolasean eta sukaldatzen.…

Read More

Ikasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak

Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, mendi irteerak eta familiarizazioa ditugu protagonista. Bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, eta txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara. Konfiantzaren pedagogian beti jartzen dugu haurra erdigunean, eta, beraz, bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu haurraren ongizatea bermatzeko.…

Read More

Lanbide Heziketako Mikroinformatika ziklokoak Erkidegoko lehenengo Berrerabilpen eta Prestakuntza zentroa sortzeko elkarlanean

Gailu informatikoak berrerabiltzeko zentrorik ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gure Ikastolako Lanbide Heziketako mikroinformatikako ikasle eta irakasle taldea, azken aldian, hortan ari dira Elkartenet-ekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzatik konpromezua jaso dute, proiektu pilotu bat aurkeztuz gero, abian jartzeko aukera aztertuko dutela. Irailaren 5ean, Lehendakaritzan bildu ziren Jabi Alfaro eta Inhar Eskisabel (Elkartenet), Gaizka Eraña (Arizmendi Ikastola),…

Read More

Martxan gaude!

Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari!  Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea.  Familia eta haur…

Read More