Guneak
Almen guneko irakaslea den Martxi Perezi elkarrizketa TU Lankiden
Arizmendi Ikastolan 37 ikasturte egin dituen Martxi irakaslea elkarrizketatu du TU Lankidek. Bere ibilbidea, irakasle-rolaren bilakaera, irakasle eta ikasleen arteko harreman osasuntsuen garrantzia eta hezkuntzaren etorkizunaz jardun du, besteak beste. Erreportai osoa irakurgai, hemen.
Read MoreBatxilergoko bigarren mailako ikasleak Goienan solasean
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak diren Libe Agirre, Gari Sarasua eta Iñaki Etxeberriak Goienak grabaturiko solasaldian parte hartzeko aukera izan dute, etorkizun akademiko eta profesionalari buruz hausnartzeko helburuarekin. Ikasleek ibilbide akademikoaren berri eman eta beren esperientziak zein aholkuak partekatu dituzte solasaldian. Gaur egun, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek hainbat erabaki hartu behar izaten dituzte: zer ikasi, zein…
Read MorePalestinaren aldeko agerraldia Umezaintzan
Familien eta gurasoen erakunde zein ikastoletako komunitateak garen aldetik, min ematen digu Israel Palestinako herriaren aurka egiten ari den basakeriak, batez ere haurren aurka.Zonaldean lanean ari diren hainbat elkarteen datuen arabera, 13.000 haur baino gehiago hil dituzte Gazan egindako aire-erasoetan, eta herritar guztiek etengabe eta berehala hiltzeko arriskuan jarraitzen dute. Horregatik guztiagatik Palestinarekin elkartasuna adierazi…
Read MoreGaztelupeko DBHko ikasleen irteerak eta ikasbidaia
Gaztelupeko DBHko ikasleek ikasturte amaiera aprobetxatuz, hainbat irteera eta jarduera berezi burutu dituzte azken asteotan. DBH3. mailako ikasleek programa zabala izan dute: olinpiadetan parte hartu dute, mendi irteera bat egin dute eta hondartzara egun-pasa joan dira. Jarduera hauen bitartez, ikasleek elkarrekin egoteko eta naturan disfrutatzeko aukera izan dute, aldi berean hainbat kirol eta aisialdi jarduera…
Read MoreNi Arizmenditarra PROIaren baitan, Kulturartekotasunaren eguna ospatu dugu
Gazteluondoko DBH2ko ikasleek Kulturartekotasunaren eguna opsatu genuen pasa den Ekainaren 11. Proiektu honetan, migrazioa, migratzeko arrazoiak eta gure inguruko kultur aniztasuna landu ditugu. Talde bakoitzak herrialde edo autonomia erkidego bat aukeratu eta kultura horrekin lotutako jakiak, jantziak, dantzak, musika eta jolasak prestatu ditugu. Prestatutako guztiarekin, Sebero Altube eta Biteri plazan azoka antolatu dugu. Giro ederra…
Read MorePiktoidazketaren jaia ospatu dugu
Sakon Pikto IEM-ean, ipuin baten lanketa egin dugu ikasturte erdialdera bitartean. Ipuin honen bitartez, hizkuntzaren alderdi ezberdinak landu ditugu. Maila bakoitzean, adinera egokitutako istorioa landu dugu eta honen lanketa egin ere. Ipuin hauetako bakoitza, historiako garai eta leku jakin batean kokatzen da. Guzti hau eginda, bakoitzak bere ipuina sortu du, aurrez landutako garai eta hiri…
Read More“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MoreBasabeazpikoak GSR egoitza bisitatzen
Atzo Basabeazpikook GSR egoitzakoekin dugun proiektuari bukaera emateko, bertara joan ginen bisitan, egoitza barrutik ezagutzeko, familiartekoak eta lagunak ikusteko, egoiliarrekin tailerrak egiteko… Ederra izan zen!
Read MoreBatukada Basabeazpin Jon Pagaldairen eskutik
Ikasturtea bukatzear dago eta topera gabiltza!!! Gaur Jon Pagaldai gurasoa etorri da gurekin batukada bat sortzera. Gogor astindu dittugu tanborrak, marakak eta kriskitinak eta itxura polita eman diogu azkenerako!! ???
Read MoreDBH3 eta DBH4ko ikasleak Eskoriatzako eta Aretxabaletako udaletxeen saioa burutzen
Atzo, ekainak 19, Almeneko DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Eskoriatzako eta Aretxabaletako udalek antolatutako saio batean egon ziren Kurtzeberriko ikasleekin batera. Saioaren helburua herrietako gazteen egoeraren diagnosi bat egitea eta hauen beharrak ezagutzea izan zen, gero horretan oinarritutako prebentzio neurriak hartu ahal izateko.
Read More