LH 6koen irteera Zuhatzara

BATU egitasmoko 6.mailakoak Zuhatzan izan ginen ekainaren 12tik 14ra bitartean. Pedalo, arraun, piragua, bela, gaubela… ekintza ugari egin genituen.  Lehen hezkuntzako etapari agurra gustora emateko modu ezin hobea izan zen!

Read More

Almeneko DBH1eko ikasleak “Ni Arizmenditarra” eguna ospatzen

Asteazkenean DBH 1eko ikasleek “Ni Arizmenditarra” egun handia ospatu zuten. Bertan, gure komunitatea osatzen dugun hainbat jatorritako herrialdeak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Besteak beste: Kuba, Venezuela, Kolonbia, Erresuma Batua, Aragoi, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Errioxa eta beste hainbat lekutako gastronomia, dantzak, jolasak, ohiturak etb. ezagutzeko aukera izan zuten. LH 5. mailako eta DBH 2. mailako ikasleak…

Read More

LH 4. MAILAKOOK URAREN GARRANTZIAZ JABETZEKO ArdURA PROIA BURUTU DUGU

ArdURA Proiaren baitan, LH4. mailakook hainbat ekintza burutu ditugu. Urkuluko araztegira joan ginen eta bertan bisita gidatua izan genuen eta ondo baino hobeto azaldu ziguten Urkulun ura jasotzen den momentutik, edangarria bihurtu arte burutu behar den prozesu guztia. Momentu honetan urtegia goraino beteta dagoela esan ziguten (%95a baino gehiago). Gaia lantzerakoan ur honen erabilera arduratsua…

Read More

Santa Teresako eta Uribarriko haurrak Lurraskan egon dira

Santa Teresa eta Uribarriko  5 urtekoak Lurraskan izan dira gau bat pasatzen. Bertan baserri giroan murgildurik lan egiteko eta natura ezagutzeko aukera paregabea izan dute.  Primerako esperientzia izan da! Jarraian Uribarrikoen argazkiak eta Santa Teresako bideoa              

Read More

Pako Aristi eta Nerea Loiola idazleak Arimazubin

Ekainaren 10ean eta 11n, Nerea Loiola eta Pako Aristi idazleak gure ikastolara etorri ziren. Bisita honen helburua ikasleen artean literatura-zaletasuna sustatzea eta euskal idazleen obrak ezagutaraztea izan zen. Ekimenak hainbat jarduera interesgarri eskaini zituen. Nerea Loiolak eta Pako Aristik hitzaldiak eman zituzten. Jarduera hauen bidez, ikasleek literatura munduan murgiltzeko aukera paregabea izan zuten, idazleekin zuzenean…

Read More

Ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu Arimazubi eta Gazteluondoko kideok

Ekainaren 17an, Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleok ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen Seber Altube plazan. Bertan, familia zein herritarrentzat Errementari dantza eta danborrada eskaini genituen GURA eta BATUko ikasleen eskutik.  Ikusle ugari gerturatu ziren jaialdiaz gozatzera eta giro paregabea jarri genuen herriko kaleetan zehar.  Modu honetan, amaitzear dagoen 2023-2024 ikasturteari amaiera eman…

Read More

5.mailako ikasleek Non Gogoa, Han Txangoa PROIan antolatutako irteeraz gozatu dute

Almen, Santa Teresa eta Arimazubiko LH5.mailako ikasleek “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIan antolatutako txangoa izan genuen pasa den astean. Ostegunean, hilak 13, Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ginen. Almenekoak, berriz, ostiralean egin genuen egun pasa Gamarran.  Bertan, igerilkuan freskatzeko aukeraz gain, ederto pasa genuen instalakuntza guztian zehar sakabanatuta dauden kirol eremu ezberdinetan.…

Read More

Umezaintzan ikasturte bukaerako jaialdia ospatu dugu

Ekainaren 13an , Umezaintzan, urtero bezala ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen . Errementari, erraldoiak, San Juan sua eta Arrasateko herensugea bertan izan genituen protagonista.  Horrez gain bukaeran Haritza taldeko haurrek eta gurasoek  sekulako sorpresa prestatu ziguten!!  Eskerrik asko gurekin arratsalde eder hau pasatu zenuten guztiei eta Haritza taldeko familiari besarkada estu estua. Ederra izan da…

Read More

Erorketa askea txapelketa Gaztelupen

Erorketa askeko txapelketan parte hartu zuten Gaztelupeko DBH4ko ikasleek. Azken egunetan fisikan erorketa askea landu dute eta ikasketa honetatik abiatuta, fisika-kimikako eta teknologiako ekaineko orduetan, parapente bat diseinatu eta sortu dute txapelketan parte hartzeko. Txapelketaren helburua, parapentea airean ahalik eta denbora gehien irautea zen. Guztira DBH 4. mailako 70 ikasle inguruk parte hartu zuten lehiaketan.…

Read More