Erorketa askea txapelketa Gaztelupen
Erorketa askeko txapelketan parte hartu zuten Gaztelupeko DBH4ko ikasleek. Azken egunetan fisikan erorketa askea landu dute eta ikasketa honetatik abiatuta, fisika-kimikako eta teknologiako ekaineko orduetan, parapente bat diseinatu eta sortu dute txapelketan parte hartzeko.
Txapelketaren helburua, parapentea airean ahalik eta denbora gehien irautea zen. Guztira DBH 4. mailako 70 ikasle inguruk parte hartu zuten lehiaketan. Beste ikasleak ere ikusle bezala egon ziren txapelketan. Giro ederra egon zen ikasleen arteean. Aipatu beharra dago, gaztelania ikasgaian antolatu duten mikroipunen sari banaketa ere egon zela.
Esperientzia polita izan zen! Jarraian argazkiak: