Guneak
Ikastolako jaia 2024
Ikastolako jaia ospatu genuen Arrasaten pasa den ostiralean. Goizean goiz, lehen hezkuntzako haurrek ginkana bat egin zuten eta ondoren, Olarte guneko 4 eta 5 urtekoek danborrada. Arratsaldeko festaren irekiera 17:15ean egin zen txalaparta saioarekin, eta jarraian, 20. urteurreneko manifestuaren irakurketa egin zuten bi ikaslek. Ordu berean jarri ziren martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna, eta ondoren…
Read MoreInes Osinaga Olarten izan da
San Juan jaiak gertu daudela eta, Olarteko haurrek bertako gurasoa den Ines Osinagaren bisita izan zuten. Errementari dantza eta erraldoien kantuak abestu eta dantzatu zituzten. Benetan atsalde polita bizi izan genuena! Eskerrik asko Ines! Gozatu San Juan jaiak!
Read MoreGaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetako Intxortan
Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetan egon dira. Gizarte ikasgaian gerra zibila Euskal Herrian landu ostean, hauxe oinarri hartuta Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan dute. Elgetako Memoria Historikoko Euskal Interpretazio Zentroa da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzendu dira, gero Intxortako atea monumentutik igaro dira “la belga” punturarte.…
Read MoreArimazubin Euskararen Jaia ospatu dugu
Aurreko ikasturtean bezala, Ekainaren 7an Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin. Jai hau, Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lanaren fruitua da. Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea. Herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo musikatua eta oreka jolasak…
Read MoreAlmeneko 3.mailako familiak Torrebasoko sendabelarrak ezagutzen
Almeneko 3.mailako ikasleak Xirristi Mirristi PROI-ari amaiera emateko gurasoentzat ibilbide bat prestatu dute. Bertan, ikasitako guztia azaltzeaz gain sendabelarrak gertutik erakusteko aukera izan dute. Gurasoak, anai-arrebak, aitona-amonak… jendetza elkartu dira, eta hunkigarria izan da!
Read MoreBertsolarien bisita Almenen
Ikasturteari amaiera emateko Almeneko LHko 4., 5. eta 6.mailako ikasleek bi bertsolarien bisita jaso dute: Oñatiko Urko Arregi eta Getariko Libe Goeneaga. Goizean zehar ofizioen bueltan aritu dira bertsotan, eta eta oinak emanda ere sortu dituzte bertsoak. Horrez gain, hainbat bertso-jolas ere egin dituzte elkarrekin. Mila esker Bertsozale elkarteari, eta Urko zein Liberi eskainitako tarte…
Read MoreAlmeneko DBH2koak Bizibidaiaz gozatzen
Ekainaren 5 etik 7a bitartean DBH 2.mailako Almeneko taldeak Bizibidaiaz gozatzeko aukera izan du. Hondarrabiko aterpetxean lo egin eta Irisarri land, hondartzan bainatu, Baiona ezagutu, Bidarrayn raftinga egin , Hondarrabi ginkana bidez ezagutu eta Chillida lekuko bisita gidatuarekin osatu dituzte BIZIegunak. Giro lasaian, ederto ibili dira!
Read MoreAlmeneko 6.mailakoak PROIari amaiera ematen
Aste honetan, 6. mailakook EHko Sistem azken proiari amaiera eman diogu. Proi honetan gure ingurune hurbileko ekosistemak landu ditugu eta ekosistema bakoitzak dituen ezaugarrien berri gurasoei eta 3. mailako ikasleei eman diegu antolatutako erakusketan.
Read MoreUribarri gunekoak Oñatin egon ginen
Aurreko ostiralean, Ekainak 7, Uribarri guneko 2,3 eta 4 urtekoak Oñatiko “Baratzeko Pikua” jolas parkera joan ginen. Eguraldia lagun, egun zoragarri bat pasatu genuen! Jarraian irudiak
Read MoreSanta Teresan ikasturte bukaerako jaialdia ospatu dugu
Ostiralean, Santa Teresan, urtero bezala ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen. Adineka gurasoekin jolas koopertaiboak egin genituen eta argitxoren bisita ere izan genuen! Arratsalde ederra pasa genuen!!! Jarraian irudiak
Read More