Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetako Intxortan

Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetako Intxortan

Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetan egon dira. Gizarte ikasgaian gerra zibila Euskal Herrian landu ostean, hauxe oinarri hartuta Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan dute. Elgetako Memoria Historikoko Euskal Interpretazio Zentroa da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzendu dira, gero Intxortako atea monumentutik igaro dira “la belga” punturarte. Azkenik, Salbador ermita aurrean aurkitu dute azken informazio panela. Ikasleentzat gelan landutakoaren arrastoa zuzenean ikustea oso aberasgarria izan da.

Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetako Intxortan